Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa
4878

ERABAKIA, 1997ko irailaren 11koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko frogetarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Ekainaren 10eko 133/1997 Dekretuak (ekainaren 26ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 121. zk.), 15.1.b) atalean ezartzen duenez, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak, aldizka, ertzainek Hizkuntza Eskakizunak egiaztu ahal izateko frogak egiteko deia zabaldu behar du.

133/1997 Dekretuko Lehen Xedapen Iragankorrean aurreikusitako egoera eman ez denez, oraindik behintzat, eta aipatutako Dekretuko 15.1.b) atalean agindutakoaren indarrez,

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehen atala.– Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzearren Euskara frogak egiteko deialdia onartzea, Eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

Bigarren atala.– Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berauetatik, Epaimahaiaren eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren eginbidetik sor litezkeen administrazio-ekintza guztien kontra, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legeak ezartzen dituen epe eta moduetan jo ahal izango da.

<FONT FACE="Garamond 3" XEDAPEN GEHIGARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Ekainaren 10eko 133/1997 Dekretuko Hirugarren Xedapen Iragankorrean aurreikusitakoa betetzearren, <FONT FACE="Garamond 3" EGA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> eta baliokedeen jabe diren ertzainei Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu egingo zaiela esaten duena, hain zuzen ere, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak ofizioz egingo du egiaztapena, orain agiritegietan eta erregistroetan dituen egiaztagirien arabera. Hau guztia, aipatu Xedapen Iragankorrak ezarritako bideak erabiliz, geroago ere aurkeztu ahal izango diren egiaztagirien kaltetan izan gabe.

Aurreko parrafoan azaltzen den bidea erabiliz 1. Hizkuntza Eskakizuna aitortuko zaien ertzainen zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Iragarki-taulan agertuko da.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitatatu eta biharamunean hartuko du indarra.

Arkaute, 1997ko irailaren 11.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.

I.ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" ERTZAINTZAREN 1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO FROGETARAKO DEIALDIAREN ERABAKIARENA.

OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehena.– Aplikazio eremua.

1.– Ertzaintzako Karrerako Funtzionarioek har dezakete parte horrelako frogetan, beti ere, ekainaren 10eko 133/1997 Dekretuaren aplikazio eremuaren barrukoak badira.

2.– Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, 1996ko abuztuaren 2ko Erabakiaren bidez, Ertzaintzako Karrerako Funtzionarioaentzako Hizkuntza gaitasuna hobetzeko ikastaroetarako deialdia egin zuen. Erabaki horretako Hamahirugarren Oinarriaren arabera, Deialdiaren bidez ikastaroetan parte hartu ondoren mailarik altuena lortu duten guztiek derrigorrez parte hartu beharko dute orain deialdi honen bidez egingo diren frogetan.

Bigarrena.– Deialdi honen bidez Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ahalko da. Horren edukia ekainaren 10eko 133/1997ko Dekretuaren Eranskinean dago.

Hirugarrena.– Eskabideak.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Erabaki honen II. Eranskinean ageri den eskabide-orria bete beharko dute eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari bidali.

Aurreko araua ez dute bete beharrik Lehen Oinarriko 2. puntuan aurreikusten diren baldintzak betetzen dituzten Karrerako Funtzionarioek.

Eskabideak aurkezteko epea Erabakia <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen den egunaren biharamunean hasita, 15 egun naturalekoa izango da. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira zuzenean Euskal Herriko Polizia Ikastegian (Madrid-Irun errepidea, z/g., 01192-Arkaute-Araba), edo azaroaren 26ko 30/1992 Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legearen 38.4 atalean ezarritako beste edozein bide erabiliz.

Laugarrena.– Frogetara onartutakoen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak ebatziko du onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda, eta bertan aipatuko dira zeintzuk diren derrigorrez aurkeztu behar dutenak, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak 1996ko abuztuaren 2an hartutako Erabakiaren bidez eratutako ikastaroetan parte hartu izanagatiak.

Aipatutako behin-behineko onartu eta bazter utzitakoen zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Iragarki-taulan agertuko da.

Bosgarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak.

Onartu eta bazter utzitako behin-behineko zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Iragarki-taulan argitaratzen den biharamunetik aurrera, 7 egun naturaleko epea izango dute interesatuek, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko. Aipatu erreklamazioak, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari zuzenduko zaizkio.

Seigarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda.

Aurreko Oinarriak aipatzen duen epea amaitu ondoren, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, Erabaki baten bidez, argitaratuko du onartu eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda. Bertan, jasotako erreklamazioei dagozkien ebazpenak ere agertuko dira.

Erabakia Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Iragarki-taulan argitaratuko da. Erabaki horretan, halaber, frogak zuzendu eta neurtuko dituen Epaimahaia, frogen eguna eta tokia adieraziko dira.

Eskabide kopurua, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren baliabideak eta zerbitzu beharrak kontuan hartuta, frogak egun edo leku ezberdinetan egitea erabaki ahal izango da.

Zazpigarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

Frogetarako Epaimahai Kalifikatzailea berezitasun printzipioan oinarrituta izendatuko da, eta Karrerako Funtzionario edo langile finkoek osatuko dute. Horietarik gehienek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagokien 4. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatuta izango dute; eta, beti ere, epaimahai hauetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari batek parte hartuko du.

Epaimahaiaren iharduera organo kolegiatuen Funtzionamenduaren arautegiak zuzenduko du. Dena den, Epaimahaiak egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izando ditu, behar dituen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso ditzan.

Zortzigarrena.– Frogak.

Frogetan zenbait ariketa egin behar izango da, eta horien helburua azterketariek duten Euskararen ezagupena neurtzea izango da. Frogetan kontuan hartuko dira ekainaren 10eko 133/1997 Dekretuko hizkuntza gaitasunak, eta halaber, bat etorriko dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritakoekin.

Bederatzigarrena.– Frogek bi zati izango dituzte.

Lehen zatia.– Froga idatzia izango da. Horren bidez hizkuntzaren ulermena eta erabileraren egokitasuna neurtuko dira. Froga honek gehienez 100 puntu izango ditu eta gainditu ahal izateko gutxienez 75 puntu atera beharko dira. Lehen zatia gainditzen ez duenak ezin izango du bigarren zatian parte hartu.

Lehen zati hori ez dute egin behar izango Lehen Oinarriko 2. puntuan aipatzen diren Karrerako Funtzionarioek; horiek zuzenenan pasako dira bigarren zatia egitera.

Bigarren zatia.– Ahozkoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, mintzamena eta idazmena neurtzeko ariketak izango ditu, eta bakoitza «gai» edo «ez gai» baloratuko da. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ahal izateko, azterketariek zati honek dituen atal guztiak egin beharko dituzte, eta atal horietan guztietan «gai» emaitza lortu beharko dute. Azken emaitza orokorra «ez gai» denean, edozein ataletan lortutako «gai» emaitzek ez dute inolako baliorik izango.

Hamargarrena.– Emaitzak.

Azterketariek lortutako emaitzak Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren zuzendariaren Erabaki bidez argitaratuko dira <FONT FACE="Garamond 3" EHPI<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko Iragarki-taulan.

Hamaikagarrena.– Oinarri-arau hauetan aurreikusten ez den guztietan, Ertzaintzan Euskararen Normalkuntza arautzen duen ekainaren 10eko 133/1997ko Dekretua aplikatuko da.

II. ERANSKINA

Agiri hau izenpetzen duenak Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren barruan, Ertzaintzaren 1. <FONT FACE="Garamond 3" HIZKUNTZA ESKAKIZUNA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> lortzeko prozezuan parte hartzea eskatzen dizu zuri, Jn. Txit Argi horri. Horretarako deialdia, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak 1997ko irailaren 11ko Erabakian iragarri zuen eta 199....(e)ko ......(r)en ................ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> ...... zenbakian, argitaratu zen. Ondorio horietarako, honako hau dio:

<FONT FACE="Garamond 3" HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO FROGETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 97/1

ANEXO II

El que suscribe ruega a V.I., tenga a bien considerarle aspirante para tomar parte en las pruebas de acreditación del <FONT FACE="Garamond 3" PERFIL LINGÜÍSTICO <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1 del Cuerpo de la Policía de la Comunidad Autónoma del País Vasco, cuya convocatoria fue anunciada por Resolución de 11 de septiembre de 1997 del Director de la Academia de Policía del País Vasco y publicada en el <FONT FACE="Garamond 3" BOPV <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> n.º ...., de .... de ............. de 199...., haciéndose constar a dicho efecto lo siguiente:

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SOLICITUD PARA LA REALIZACIÓN DE PRUEBAS DE ACREDITACIÓN DE PERFIL LINGÜÍSTICO 97/1

<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3"

ABIZENAK / APELLIDOSIZENA / NOMBRE

ORAINGO LAN TOKIA ERTZAIN ZKIA. / N.º PROFESIONAL DESTINO ACTUAL

<FONT FACE="Garamond 3" EGINDAKO URRATSAK

NIVELES SUPERADOS

<FONT FACE="Garamond 3" EUSKALDUNTZE NOIZ ALFABETATZE NOIZ

MAILAK FECHA MAILAK FECHA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 4 urratsa Alf.1

5 - 6 urratsa Alf.2

7 - 8 urratsa

Besterik:

Otros:


Azterketa dokumentala