173. zk., 1997ko irailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Gipuzkoako Foru Aldundia
4630
IRAGARPENA, Mendaroko 03 Hirigintza Eskuhartze Arean (Herriko Enparantza) Hiri Antolaketako Arauen Aldaketari buruzkoa.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Diputatuen Kontseiluak, 1997ko uztailaren 29ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Mendaroko Udalak tramitatu ondoren, «Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa 03 Hirigintza Eskuhartze Arean (Herriko Enparantza)» izeneko espedientea aurkeztu da Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Interbentzio hori egingo den area udalerriko hiru auzoen erdian dago, hau da, Garagartza, Azpilgoeta eta Mendarozabal auzoen erdian, eta 41.320 m.2-ko azalera du, Kilimon errekak, Ospitalaren maldak, San Jose auzoak eta Jose Maria Linazasoro kaleak mugatutakoa.
Konpentsazio Batzordeak sustatutako espedientearen helburua honako hau da: Arearen eraikigarritasun osoari eutsiz (eraikigarratasuna ez da aldatzen) proiektuen konponbide estetikoa hobetzea; horretarako, gehienezko profilean (BS+3) ezarritakoaz gain beste solairu bat egitea onartuko da, beti ere mugaketa batekin, hau da, eraikuntzek solairuan okupatzen duten azalera edo aipatu profila (BS+3) gainditzen duten zatiek ezingo dute gainditu osotasunean Arearen erabilera orokorreko Zonan sestra gaineko eraikuntzak okupatzen duen azaleraren % 10a.
Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 1996ko azaroaren 28ko Udal Batzarrak hasierako onarpena erabaki zuen, eta dokumentua jende aurrean erakutsitako epean ez zen alegaziorik aurkeztu.
Beharrezko informeak egin ondoren, Udal Batzarrak erabaki zuen 1997ko urtarrilaren 30ean behin-behinekoz onartzea tramitatutako aldaketa, eta, era berean, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzea behin betiko onartzeko.
Dokumentazioa Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak, 1997ko ekainaren 4an egindako bileran, espedienteari eragozpenik ez jartzea erabaki zuen, derrigorrez bete beharrekoak diren alderdiei dagokienean.
Azkenik, Foru Aldundiko Hirigintzako zerbitzu teknikoek dokumentuaren edukina azterturik, adierazi dute lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
<FONT FACE="Garamond 3"
ERABAKI DU:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Behin betiko onartzea Mendaroko «Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa 03 Hirigintza Eskuhartze Arean (Herriko Enparantza)» izeneko espedientea.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Donostia-San Sebastián, 1997ko irailaren 1a.
Idazkari teknikoa,
JAVIER CAPDEVILA MAYORAL.