Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 1997ko irailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
4627

IRAGARPENA, Erribera Beitiako Udal Antolaketarako Ordezko Arauak aldatzeko espedienteari buruzko ekainaren 27ko 532/1997 Foru Agindua jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hona hemen Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatuak gaur emandako foru aginduaren xedapen zatia:

«Lehenengoa: Erribera Beitiako Udal Antolaketarako Ordezko Arauak aldatzeko espedientea behin betiko onartzea, baina ondoren zehazten diren elementuei dagozkien aldakuntzak egin ondoren.

I.– Viampako lurrei dagokienez:

A.– Francisco de Echanove kalera elkarzut doan eta proiektuan dagoen bihurgune bikoitza ezabatzea.

B.– Bide berrien amaieran «zaku hondo» itxurako bi zabalgune sortzea.

C.– Mendebaldeko aldean 10 metroko lur zerrenda bat gordetzea, geroko batean aldameneneko lurrekin estekatzeko bide bat egin ahal izateko.

II.– Manzanoseko hirigintzarako gai den lurrari dagokionez: A.– Erabili beharreko arauetan (82. atala) honako zehaztasun hauek sartzea:

1.– «Eraikinek 19 metroko aldea izango dute A-4342 errepideko ardatzetik neurtuta; lurzatien itxidurek, aldiz, 8 metrokoa».

2.– «Zatiko Planak Antolaketarako Araudiaren Eranskinean finkatutako estandarrak beteko ditu bai eta dagozkion lurrak dohain utziko».

Bigarrena: Adierazitako aldakuntzak ez dira funtsezkoak; beraz, beroiek egin ondoren, artez bidali beharko da espedientea bi hilabeteko epean Foru Aldundira, jendaurrean berriro agertu barik. Aldundiak, orduz geroztik, espedientearen betearazte indarra aitortu eta berori eginbideratu eta argitaratu ahal izango du.

Hirugarrena: Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian foru-agindu hau argitaratzea».

Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Erabakia jakinarazten den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango. Hori guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37 eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean zehazten den moduan zenbatuko da.

Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.

Halaber, aipatutako 30/1992 Legeak, bere 110.3 atalean dioenez, foru-agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehen, agindua eman duen organoari jakinarazi beharko zaio nahitaez.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

<FONT FACE="Garamond 3" Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatua,

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">JULIO HERRERO ROMERO.


Azterketa dokumentala