Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 1997ko irailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4622

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko uztailaren 23a.

IDAZKARIA.

Errekurtsoaren zenbakia: 3114/97. Sekzioa: 3

Aurkezte eguna: 1997/07/03

Errekurtsogilea: Deusilene Braga Dos Santos

Egintza burutu duen administrazioa: Estatuko Administrazioa-Barne Ministerioa-

Errekurritutako egintza: Gobernuaren Bizkaiko Azpiordezkaritzaren 97-5-14ko Erabakia, eskatutako lan-baimenerako egoitza-baimena ukatzea ebatzi zuena. Esp.: atzerritarrak, BB/1553/96

Errekurtsoaren zenbakia: 1235/97. Sekzioa: 3

Aurkezte eguna: 1997/03/17

Errekurtsogilea: Plus Ultra Cía Anónima de Seguros y Reaseguros eta beste bat

Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia Errekurritutako egintza: Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 17ko 161/97 Foru Agindua, istripu bategatik ibilgailuan izandako kalteengatiko ondare-erantzukizuna dela-eta egindako erreklamazioa ezetsi zuena. Esp.: 96/00631

Errekurtsoaren zenbakia: 1272/97. Sekzioa: 3

Aurkezte eguna: 1997/03/19

Errekurtsogilea: Stephene Balil Lozoya

Egintza burutu duen administrazioa: Bilbaoko Udala

Errekurritutako egintza: istripu baten ondorioz izandako kalteengatik eta ondorioengatik ondare-erantzukizuna dela-eta Bilbaoko Udalari egindako erreklamazioa ustez ezetsi izana administrazioaren erantzunik ezaz.


Azterketa dokumentala