Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 1997ko irailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4620

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko uztailaren 21a.

IDAZKARIA.

Errekurtsoaren zenbakia: 3542/97. Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/07/18.

Errekurtsogilea: Julio Iñiguez Ojeda eta beste bat

Egintza burutu duen administrazioa: Arabako Foru Aldundia

Errekurritutako egintza: Foru eta Toki Administrazioko eta Eskualdeko Garapenerako Departamenduaren 97-5-14ko 191 Foru Agindua, 97-5-23an jakinarazia, Julio Iñiguez Ojeda eta Fidel Sáez Bonal eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lan-harreman finko eta aldizkakoa iraungitzat jo zuena.


Azterketa dokumentala