173. zk., 1997ko irailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4617
ERABAKIA, 1997ko uztailaren 31koa, Ingurugiro sailburuordearena, "Etsegarate mendatean N-1 errepidearen saihesbidea eraikitzeko proiektua. 2. fasea. (Idiazabalgo saihesbide-tartearen zabaltzea)" delakoari buruzko Ingurugiroarekiko Erasoa deklaratzeko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Ekainaren 28ko 1302/1986 <FONT FACE="Garamond 3" E.L.D. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, Ingurugiroarekiko Erasoa Neurtzeari buruzkoa, eta irailaren 30eko 1131/1988 E.D. betez, hauen eranskinetan jasotako obra, instalazio edo beste edozein jarduera gauzatzean dautzan egitasmo publiko zein pribatuak, Ingurugiroarekiko Erasoaren Ebaluaketaren Jardunbidera jarri beharko dira. Ondorioz, eta aipatutako jardunbidearen eta, era berean, otsailaren 14ko 27/1989 Dekretuaren indarrez, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Sailordetzari dagokio ingurugiro eta natura baliabideen zaingo egokirako ezarri behar diren baldintzak jasoko dituen Ingurugiroarekiko Erasoaren Deklarapena gauzatzea. «Etsegarate mendatean N-1 errepidearen saihesbidea eraikitzeko proiektua. 2. fasea. (Idiazabalgo saihesbide-tartearen zabaltzea)» delakoak Ingurugiroarekiko Erasoari buruzko indarreango araudia betetzen duenez, eta irailaren 30eko 1131/1988 E.D.aren 22. atalean jasotako izapidea betez, Ingurugiro sailburuordeak, hauxe
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– «Etsegarate mendatean N-1 errepidearen saihesbidea eraikitzeko proiektua. 2. fasea. (Idiazabalgo saihesbide-tartearen zabaltzea)» delakoaren Ingurugiroarekiko Erasoaren Deklarapen hau egitea, aldeko izaeraz.
2.– Proiektua baimentzeko, honako baldintza hauek ezartzea: A) Proiektuaren burutzapena estu-estu egokituko zaio Ingurugiro Sailordetza honetan ebaluaketa egiteko aurkeztu diren agirietan jasotakoari. Obrak egin ahala eraikuntza proiektuan sor daitezkeen aldaketak eta ingurugiro arloan eragin dezaketen funtsezko aldaketak ekar baditzakete, Ingurugiro Sailordetzari jakinarazi beharko zaio horiek egin aurretik, ekainaren 28ko 1302/1986 <FONT FACE="Garamond 3" L.E.D. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>aren arabera, ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluaketa egitea komenigarri den zehatz dezan.
Proiektuaren edukiak jendaurrean egon deneko fasearen ondorioz sortutako aldaketei egokitzeari buruzko proiektu osagarriek d.1. azpiatalean aipatzen den ingurugiro aholkularitzaren txostena izan beharko dute, hala behar izanez gero, neurri zuzentzaile gehigarrietarako proposamena jasoko duena.
B) Saihesbide berriari eragotzi dakiokeen zarata erasoa ezagutzekotan, egungo egoera fonikoari buruzko azterlana egin beharko da, gaur egun dagoen errepidearen ondoko eraikuntza guztiak jasoko dituena. Azterlan horren emaitzak e.2.1. azpiatalean aipatzen den behin betiko txostenean sartu beharko dira eta Ingurugiro Sailordetza honetara igorri beharko da, honek onets dezan.
C) Ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlanean proposatutako neurri zuzentzaile guztiak jardunean jartzeko bideetara egokitu behar da proiektua. Bertan jasotakoak ezezik proiektuak eragindako eremu guztiak birjasotzeko beharrezkoak direnak ere gehituko dira, erantsitako obrak, lanerako pistak, makineria kokatzeko eremua etab. barne. Neurri horiek Obra kontratatzeko Betekizunen Pleguetan jaso beharko dira eta kasuan kasuko aurrekontua izendatu behar zaie, betetzen direla bermatzeko.
Ingurugiroaren gaineko eragina zuzentzeko neurrietarako aurkeztu den aurrekontua, ereintzak, landaketak eta hesi berdea mantentzeari dagokionarekin osatu beharko da obraren bermeak dirauen bitartean, Betekizunen Pleguan jasotzen den bezalaxe.
D) Aipatutakoez gain, zenbait agindu gehitu beharko dira, honako hauen arabera:
d.1.) Obrak amaitu arte eta horren bermeak dirauen arte, ingurugiroko gaietan, Ondare Historiko-Artistikoaren zaingoan eta neurri babesle eta zuzentzaileetan ondo jantzitako aholkularitza eduki beharko du Obraren Zuzendaritzak. Betekizunen Pleguan Obraren Zuzendaritzari izendatutako egitekoak direla eta, aipatutako gaiei buruz Obraren Zuzendaritzak erabakiak hartu aurretik aholkularitza horretako espezialistek egindako txostena hartu beharko dute gogoan.
d.2.) Obraren hondakinak ebaluatutako eraikuntza proiektuan ohartematen diren isurketaguneetan kokatuko dira. Materialak sartu eta isurtzean, saihestu egingo da zabortegia kokatzeko hautatu den ibar ondoko hariztiari eragitea, ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlanean zabortegi murrizturako proposamenean aipatzen den bezalaxe.
Isurketa horiek egin aurretik, eta eraikuntza proiektuan oharteman ez diren eremuak beharrezkoak badira, Obraren titularrak hondakinen biltegiak ezartzeko proiektua aurkeztu beharko du Ingurugiro Sailordetzak onets dezan, hondakin bizigabe eta bizigabetuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Proiektu horren edukia 1995eko otsailaren 15eko Aginduan, hondakin bizigabe edota bizigabetuetarako isurtegien instalazio, betedura eta lur egokitzapenari buruzko proiektu teknikoen eta azalpen-memorien edukiari buruzkoa, «betedurei» dagokienez ezarritakoari egokituko zaio.
d.3.) Erabilitako olioak eta mundrunak botatzeko badira, hondakin toxiko eta arriskutsu legez hartuko dira, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritakoaren arabera. Beraz, debekatuta dago horiek zuzenean edo beste material batzuekin nahastuta botatzea. Aipatutako arauak izango zaizkie ezargarri eta, batez ere, <FONT FACE="Garamond 3" E.A.E
arautzen duen ekainaren 21eko 216/1994 Dekretua, olioen kasurako.
d.4.) Material maileguak lortzeko harrobiak ireki behar badira, proiektuaren titularrak, aldez aurreko onarpena emateko behar besteko denboraz, proiektua, ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlana eta birjasotzeko plana aurkeztu beharko ditu Ingurugiro Sailordetzan.
d.5.) Obrak dirauen bitartean garbiketa lanen kontrol zehatza egingo da ibilgailuak pasatzeko tokietan, bai proiektuaren eraginpeko ingururik zehatzenean eta eragindutako ingurunean - traza, makineria, zabortegiak, etab,- bai irisbide eta bizilagunak daudeneko eremuetan.
d.6.) Obra hori amaitu eta gero, garbiketa ekitaldi zehatza egin beharko da, proiektuaren eraginpean egondako eremua obra hondakin guztietatik zeharo garbi gera dadin. Eraikinak lurreratzetik sortzen diren materialak, zimenduak, enkonfratuak eta, oro har, alferriko elementu guztiak inguru horretatik kendu eta baimendutako zabortegiren batera eraman beharko dira.
d.7.) Idatzitako birlandaketa proiektua, behin betiko eraikuntza proiektuari egokitzen zaiola bermatzeko, kasuan kasuko neurketak, obra-unitateak eta aurrekontua kalkulatu beharko dira berriro, batez ere, Ursuaran ibaia bideratzeak eragindutako eremuari dagokionez.
Aurretiaz arrakasta zalantzagarria izango dutela jotzen diren ale eta egoeretarako froga-egitaraua jaso beharko du birlandaketa proiektuak. Egitarau hori Obraren Zuzendaritzaren kontrolpean egongo da eta aurrekontua izendatuko zaio.
d.8.) Saihesbidearen mantenimendu lanetan pestizidak erabiltzea ahalik eta gehien murriztu behar da, prozedura mekanikoz ahal bada. Beharrezkoak badira, ingurugiroari gutxien eragin diezaioketen produktuak erabiliko dira.
E) Aurkeztutako zaingo egitaraua, saihesbideak eragindutako eremuaren berariazko ezaugarriei egokitutako kontroletarako proposamen batekin osatu beharko da, eraikuntza zein jardute faseetan zehar. Egitarau horrek ohartemandako neurri zuzentzaileak betetzen direla berma dezan sistema ezarriko du oro har. Egitarau horretan kontutan hartu beharrekoen artean, zaurgarritasunik handiena duten eremuak landuko dira berariaz, hala nola, eraginpeko ur-bideak. Proposamen hori Ingurugiro Sailordetzara igorriko da bi hileko epearen barruan onets dezan.
Ingurugiroaren zaingo egitaraua obraren kontrataziorako betekizunen pleguan sartuko da eta berari dagokion aurrekontua beharko du izan, obrak behin-behinean hartu artean ezezik, bermeak dirauen arte ere. Aldi horietan zehar eta ondoren ere, ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlanean proposatutakoarekin, eraikuntza proiektuarekin eta aurreko lerroaldean aipatutakoarekin bat etorriz burutu beharko da zaintza hori, honako hauek gehituta:
e.1.) Eraikuntza fasea
e.1.1.) Obrak egin ahala sortutako gorabeheren erregistroa egin beharko da, baita neurri zuzentzaileak noraino bete diren jasotzeko ere. Erregistro hori Ingurugiro Sailordetzak ikuskatzeko moduan egon beharko da eta, obrak amaitzen direnean, nolanahi ere, Sailordetzari bidali beharko zaio.
e.1.2.) Uren kalitatearen kontrola. Obrak egiten diren bitartean arreta areagotu egingo da eraginpeko ubideetara ezer ez isurtzeko. Lubizien ondorioz izaten den higadurak sortzen dituen elementuak jagon beharko dira bai eta horrek uretako eta ur bazterreko faunan eta landaredian izan ditzakeen ondorioak ere.
Arreta berezia jarri beharko da Ursuaran ibairako jaulkipenak kontrolatzeko, hain zuzen, Hegoaldeko lotunearen parean, eta Oria ibaian, proiektutako bidezubiak eragiten duen eremuan. Era berean, kontrolatu egin beharko da hondakinen isurtegia aurrikusi den ibarretik isurtzen dena uretara. e.1.3.) Obra egiterakoan, jaulkitako zaratak ezin izango dira muga hauetatik gorakoak izan:
– Eguneko zaratak: etxebizitzen barrualdera jaulkitako zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB(A) baino handiagoa izan, etengabeko balioan neurtuta Leq 60 segundu, 8:00ak eta 22:00ak bitartean leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB(A) ere gehienezko baliorik altuenetan (ekainaren 11ko 171/1985 Dekretuaren arabera ezarritako balioak).
– Gaueko zaratak: etxebizitzen barrualdera jaulkitako zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB(A) baino handiagoa izan, etengabeko balioan neurtuta Leq 60 segundu, 22:00ak eta 8:00ak bitartean leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB(A) ere gehienezko baliorik altuenetan (ekainaren 11ko 171/1985 Dekretuaren arabera ezarritako balioak).
e.2.) Jardunean dagoen aldia
e.2.1.) Saihesbideak sortarazten duen zarata egiaztatzekotan, eraginpean egon daitezkeen etxebizitzen inguruetan dagoen zarata maila neurtu beharko da, jardunean jarri aurretik zein jardunean dagoela. Azken kasu honetan hiru hiletik hiru hilera egin beharko da neurketa lehenengo urtean zehar.
Oro har, eraginpeko etxebizitzetan, fatxadetatik 2 metrora eta edozein altuerarako, neurtzen den zarata mailak ezin izango dira 65 dB(A) leq baino handiagoak izan, 7:00etatik 23:00ak bitartean, eta 55 dB(A) leq baino handiagoak, 23:00etatik 7:00ak bitartean.
Goi-muga horiek gainditzen badira, beharrezkotzat jotako neurriak hartu beharko dira, horiek gainditu ez daitezen. Horretarako, aurrikusitako zaingo aldia amaitutakoan, proiektuaren titularrak zaingo horren emaitza orokorrak jasotzen dituen txostena aurkeztuko du bai eta, hala behar izanez gero, Ingurugiro Sailordetza honek onetsi beharreko neurri zuzentzaileei dagokien proiektua ere.
Saihesbidea jardunean dagoen gainerako denboran zehar, urtean bitan egingo dira zarata kontrolak, aurrikusitako zuzenketa sistemak eraginkorrak direla egiaztatzeko.
e.2.2.) Neurri zuzentzaile guztiak ezartzeak oro har izandako arrakastaren kontrola. Urtero idatziko da txosten bat helburu horrekin, neurri zuzentzaile berrien proposamena jasoko duena, aurrekoak nahiko ez direla izan frogatuz gero, eraso berriak antzemanez gero edo aurrerakuntza teknologikoek zuzenketarako jardunbide eraginkorragoak aplikatzeko bide ematen badute.
3.– Ingurugiroarekiko Erasoari buruzko Deklarapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 31.
<FONT FACE="Garamond 3" Ingurugiro sailburuordea,
<FONT FACE="Garamond 3" ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.