Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Konstituzio Auzitegia
4506

EDIKTUA, Ramón Nieto Zaballos jaunak aurkeztutako 2.853/96-A zenbakiko babes-errekurtsotik datorrena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Konstituzio Auzitegiko Lehenengo Salak, Ramón Nieto Zaballos jaunak aurkeztutako 2.853/96-A zenbakiko babes-errekurtsoan egun honetan emandako probidentziaz, ediktu honen bidez errekurtsogileari —azken helbide ezaguna Vitoria-Gasteizko Frantzia kaleko 13a-2. ezk. du, baina bere oraingo egonlekua ezezaguna baita— honako probidentzia jakinaraztea erabaki du:

Lehenengo Sala.– Bigarren Sekzioa.– Gimeno Sendra.– Jiménez de Parga y Cabrera.– García Manzano.– Erregistro zenbakia: 2853/96-A.– Gaia: Ramón Nieto Zaballos jaunak aurkeztutako babes–errekurtsoa.– Zeren gainean: Gasteizko Lurralde Auzitegiaren autoaren gainean. Aipatutako gaian, aintzat hartu da Doako Asistentzia Batzordearen agiria, Ramón Nieto Zaballos jaunaren eskabidea ezesten duena. Eta, gainera, Madrileko Abokatuen Elkargoaren irizpena, Ministerio Fiskalarena eta ofizioko txandan izendatutako letratuarena bat datozenez gero, baliorik gabe uzten da errekurtsogilearen defentsa, eskasa delako. Errekurtsogileari, baina, hamar eguneko epea ematen zaio, nahi baldin badu, bere kontura joango diren abokatuarekin eta prokuradorearekin Auzitegi honetan aurkezteko eta hamar egun horietan babes-demanda egiteko, Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoko 49. atalean aurreikusitako betekizunak konplituta. Epe hori igarota demanda aurkezten ez badu, babes-errekurtsoa ezonartutzat joko da, aipatu lege organikoaren 50.5 atalean xedatutakoaren arabera. Errekurtsogileei bidalitako jakinarazpenak Posta Zerbitzutik joan deneko abenduaren 9an, eta ordenazio-diligentzia urtarrilaren 27an, itzuli egin direnez gero, igor bitez bi agiri horiek, jakinarazpen-ediktu honekin batera, Gasteizko Epaitegi Dekanora.

Madril, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeitabatean.

Sekzioko lehendakaria.– Nire aitzinean.– Justiziako idazkaria.– Sinatua eta errubrikatua.

Eta esandakoa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eta Konstituzio Auzitegiko iragarki–oholean ipintzeko, ediktu hau ematen dut Madrilen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeitahiruan.

JUSTIZIAKO IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala