Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
4505

IRAGARPENA, Legutianoko Udal Antolaketarako Ordezko Arauei buruzko espedientean uztailaren 3an emandako 555/1997 Foru Agindua jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hona hemen Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatuak gaur emandako foru aginduaren xedapen zatia:

«Lehenengoa.– Hirigintza eta Arkitekturako foru diputatuaren abuztuaren 4an emandako 310/1989 Foru Aginduan ezarritako baldintzak betetakotzat ematea. Legutianoko Antolaketarako Ordezko Arauen espedientea onartu zen behin betiko foru arau horretan.

Bigarrena.– Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian foru-agindu hau argitaratzea.»

Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Erabakia argitaratzen den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango. Hori guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37 eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusten denaren arabera zenbatuko da. Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.

Halaber, aipatutako 30/1992 Legeak, bere 110.3 atalean dioenez, foru-agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehen, agindua eman duen organoari jakinarazi beharko zaio nahitaez.

<FONT FACE="Garamond 3"

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatua,

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">JULIO HERRERO ROMERO.


Azterketa dokumentala