
168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
4504
IRAGARPENA, 3. Burutze Unitateari eta errepideetako zerbitzu aldeei dagokienez, Erribera Beitiako Udal Antolaketarako Ordezko Arauak aldatzeko espedientean ekainaren 27an emandako 531/1997 Foru Agindua jakinarazteko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hona hemen Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatuak gaur emandako foru aginduaren xedapen zatia:
«Lehenengoa.– 3. Burutze Unitateari eta errepideetako zerbitzu aldeei dagokienez, Erribera Beitiako Udal Antolaketarako Ordezko Arauak aldatzeko espedientea behin betiko onartzea.
Bigarrena.– Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian foru-agindu hau argitaratzea.»
Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Erabakia argitaratzen den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango. Hori guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37 eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusten denaren arabera zenbatuko da. Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.
Iragarpen honen bidez, halaber, honakoa jakinarazten da: aipatutako 30/1992 Legeak, bere 110.3 atalean dioenez, foru-agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehen, agindua eman duen organoari jakinarazi beharko zaio nahitaez.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.
<FONT FACE="Garamond 3" Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatua,
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">JULIO HERRERO ROMERO.
RSS