
168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4497
ERABAKIA, 1997ko abuztuaren 7koa, Ingurugiroaren Kalitatearen zuzendariarena, "Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailordetzaren Airearen Kalitatea Neurtzeko Sare Automatikoa tresneriako 5 lotez hornitu eta beroiek instalatu eta mantentzea" izeneko lehiaketarako deia egiten duena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira
<FONT FACE="Garamond 3"
OINARRIAK:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Xedea.– Aipatutako hornidura kontratatzea.
Orotariko aurrekontua.– Berrogeita lau milioi eta zazpiehun mila (44.700.000) pezeta gehienez ere, bost lotetan banatuta:
1 lotea: zazpi milioi eta zortziehun mila (7.800.000) pezeta.
2 lotea: sei milioi (6.000.000) pezeta.
3 lotea: zazpi milioi eta seiehun (7.600.000) pezeta.
4 lotea: hamasei milioi eta bostehun mila (16.500.000) pezeta.
5 lotea: sei milioi eta zortziehun (6.800.000) pezeta.
Behin-behineko fidantza.– Honakoa izango da:
1 lotea: ehun eta berrogeita hamasei mila (156.000) pezeta. 2 lotea: ehun eta hogei mila (120.000) pezeta.
3 lotea: ehun eta berrogeita hamabi mila (152.000) pezeta. 4 lotea: hirurehun eta hogeita hamar mila (330.000) pezeta. 5 lotea: ehun eta hogeita hamasei mila (136.000) pezeta.
Behin betiko fidantza.– Honakoa izango da:
1 lotea: hirurehun eta hamabi mila (312.000) pezeta.
2 lotea: berrehun eta berrogei mila (240.000) pezeta.
3 lotea: hirurehun eta lau mila (304.000) pezeta.
4 lotea: seiehun eta hirurogei mila (660.000) pezeta.
5 lotea: berrehun eta hirurogeita hamabi mila (272.000) pezeta.
Hornidura gauzatzeko epea.– 1997ko abenduaren 31, eta lau hilabetekoa izango da ihardunean jartzeko guztirako epea.
Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainerako agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Ingurugiroaren Kalitatearen Zuzendaritzan —Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, 2. solairuan (Lakua II eraikina)—.
Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan agertzen dira.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Erregistro Nagusian —Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, 2. solairuan (Lakua II eraikina)—, 1997ko urriaren 2ko 13:30ak arte.
Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eraskinean agertzen dena. Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan —Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, beheko solairuan (Lakua II eraikina)—, 1997ko urriaren 3ko 12:00etan.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko abuztuaren 8a.
Ingurugiroaren Kalitatearen zuzendaria,
TOMÁS EPALZA SOLANO.
RSS