Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4495

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamendurako zuzendariarena, "Andoaingo Hiri Antolaketarako Ordezko Arauetako 22 Alorraren (La Algodonera) hiritze proiektua idazteko lanak" esleitzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko maiatzaren 28an hartutako Erabakiaren bidez hasi zen espediente hori, eta horretarako aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da espedientea ebaztea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– «Andoaingo Hiri Antolaketarako Ordezko Arauetako 22 Alorraren (La Algodonera) hiritze proiektua idazteko lanak» Gipuzkoa Arquitectura y Ordenación Urbana, S.L. erakundeari esleitzea, bi hilabete eta hiru asteko epean burutzeko. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion <FONT FACE="Garamond 3" BEZ<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne, bost milioi hirurehun eta laurogeita sei mila (5.386.000) pezetakoa da eta Sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da.

2.– Esleipendunari behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da finantzaren diru-zenbatekoa, beraz, berrehun eta hogeita hamalau mila eta bederatziehun (234.900) pezeta.

3.– Lehiaketan eskuhartu ahal izateko jarritako behin behineko fidantza berreskuratzeko baimena ematen zaie lahiatzaile guztiei. Esleipendunari, aldiz, kontratua izenpetu ostean itzuliko zaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 15a.

Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,

JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.


Azterketa dokumentala