
168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4494
ERABAKIA, 1997ko uztailaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamendurako zuzendariarena, "Donostia-San Sebastiángo HAPOko -IN.01 Marrutxipi- HEA Barne Eraldaketarako Plan Berezia idazteko lanak" esleitzen dituena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko maiatzaren 28an hartutako Erabakiaren bidez hasi zen espediente hori, eta horretarako aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da espedientea ebaztea.
Ondorioz, hau
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– «Donostia-San Sebastiángo <FONT FACE="Garamond 3" HAPO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko -IN.01 Marrutxipi- <FONT FACE="Garamond 3" HEA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Barne Eraldaketarako Plan Berezia idazteko lanak» José Manuel Elicegui Sarobe jaunari esleitzea. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion <FONT FACE="Garamond 3" BEZ <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne, bost milioi laurehun eta berrogeita hamar mila eta berrogeita bost (5.450.055) pezetakoa da eta Sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da. Lanak burutzeko epea hamaika astekoa izango da, hasierako onarpena jasotzeko agiria aurkeztu arte eta, testu bateginaren beharra egonez gero, bi hilabete gehiago.
2.– Esleipendunari behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da finantzaren diru-zenbatekoa, beraz, berrehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita hamar (247.730) pezeta.
3.– Lehiaketan eskuhartu ahal izateko jarritako behin behineko fidantza berreskuratzeko baimena ematen zaie lahiatzaile guztiei. Esleipendunari, aldiz, kontratua izenpetu ostean itzuliko zaio.
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 15a.
Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,
JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.
RSS