
168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4493
ERABAKIA, 1997ko uztailaren 14koa, Lurraldearen Antolamendurako zuzendariarena, "Bilbaoko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren 819 Banaketa Aldearen hiritze proiektua idazteko lanak" esleitzen dituena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko maiatzaren 28an hartutako Erabakiaren bidez hasi zen espediente hori, eta horretarako aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da espedientea ebaztea.
Ondorioz, hau
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– «Bilbaoko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren 819 Banaketa Aldearen hiritze proiektua idazteko lanak» Santiago Aristimuño Mendizabal jaunari esleitzea, hamaika asteko epean burutzeko. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion <FONT FACE="Garamond 3" BEZ <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne, zazpi milioi seiehun eta berrogeita hamar mila (7.650.000) pezetakoa da eta Sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da.
2.– Esleipendunari behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da finantzaren diru-zenbatekoa, beraz, hirurehun eta berrogeita zortzi mila (348.000) pezeta.
3.– Lehiaketan eskuhartu ahal izateko jarritako behin behineko fidantza berreskuratzeko baimena ematen zaie lahiatzaile guztiei. Esleipendunari, aldiz, kontratua izenpetu ostean itzuliko zaio.
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 14a.
Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria,
JUAN IGNACIO IZETA BERAETXE.
RSS