Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4492

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 8koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Beasaingo A1 lurzatian 30 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektua idazteko lanak" esleitzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– José María Aseguinolaza Iparraguirre jaunari esleitzea Beasaingo A1 lurzatian 30 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektua idazteko lanak, proiektu hori hilabete eta erdiko epean gauzatzeko. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion <FONT FACE="Garamond 3" BEZ <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> barne, bost milioi eta laurehun mila (5.400.000) pezetakoa da eta Sail honek 1997. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da.

2.– Esleipendun horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Fidantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, berrehun eta hamazortzi mila eta laurogei (218.080) pezeta. 3.– Lizitatzaile bakoitzari jarritako behin-behineko fidantza itzultzea. Esleipendunari, berriz, kontratua gauzatzen denean itzuliko zaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 8a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.

Horren ordez,

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

<FONT FACE="Garamond 3" eta Ingurugiro sailburuordea,

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>MIKEL LARRAÑAGA MANDIOLA.


Azterketa dokumentala