
168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4485
LEHIAKETA PUBLIKOA, "Lan-istripuak" izeneko informatika aplikazioa garatzeko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Espedientea: OS-3-1997.
Xedea: «Lan-istripuak» izeneko informatika aplikazioa garatzea.
Entitate esleitzailea: Osalan- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea; Wellingtongo Dukea kalea, 2, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945-189436; Faxa: 945-189441.
Lizitazioko aurrekontua: 6.000.000 PTA.
Gauzatzeko epea: 1997ko abenduaren 31.
Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomi Elkartea.
Sailkapena: Ez da eskatzen oraingoan.
Bulegoak: interesatuek oinarrien plegua eskuragarri izango dute Osalaneko Zuzendaritza Nagusian (Wellingtongo Dukea kalea, 2, Vitoria-Gasteiz).
Behin-behineko fidantza: 120.000 PTA.
Behin-betiko fidantza: 240.000 PTA.
Eskaintza eredua: berariazko klausula administratiboen pleguaren eranskin gisa dagoena.
Aurkezteko epea eta lekua: eskaintzak 1997ko irailaren 19ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, Osalaneko Zuzendaritza Nagusian.
Jendaurreko irekitzea: Kontrataziorako Araudi Orokorreko 100. atalean adierazitako bideaz eskaintzarik jaso ezean, eskaintzak 1997ko irailaren 23ko 12:00etan, Osalaneko Zuzendaritza Nagusiaren bilera gelan irekiko dira jendaurrean. Helbidea: Wellingtongo Dukea kalea, 2, Vitoria-Gasteiz.
Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboetan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek.
Iragarpenen gastuak: eslipendunaren kontura izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko abuztuaren 13a.
Osalaneko zuzendari nagusia,
GREGORIO ATXUTEGI BASAGOITI.
RSS