Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4483

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko uztailaren 29a.

IDAZKARIA.

Errekurtsoaren zenbakia: 3741/97, Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/07/24.

Errekurtsogilea: Aitor Gorrotxategi Eskariz.

Egintza burutu duen administrazioa: Eusko Jaurlaritza.

Errekurritutako egintza: Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren 1997-06-19ko Erabakia. Erabaki horren bidez, Zirkulazio Arauak hausteagatik Arabako Trafiko Lurralde Zerbitzuak izapidetutako 01/6.007.678 espedientearen gaineko Erabakiaren aurka jarritako errekurtso arrunta ezesten da.


Azterketa dokumentala