Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4482

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko ekainaren 24a.

IDAZKARIA.

Errekurtsoaren zenbakia: 2905/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/20

Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa

Egintza burutu duen administrazioa: Bilbaoko Udala

Errekurritutako egintza: Bilbaoko Udalaren 97-6-2ko Erabakia, 1994, 1995 eta 1996 urteei dagokienez, Ondasun Higikaitzen Gaineko Zerga eta Estolderiagatiko Tasa dela-eta egindako 98943015635, 98953019315 eta 95963675436-4 ordainagirien inguruan emandako premiamendu probidentziaren aurka jarritako berraztertzea ezetsi zuena. Espedientea: 970306000262.

Errekurtsoaren zenbakia: 2918/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/20

Errekurtsogilea: Vasco-Hoteles, S.A.

Egintza burutu duen administrazioa: Bilbaoko Udala

Errekurritutako egintza: Bilbaoko Udalaren tasa, Bilbaoko Zumalakarregi kaleko 40 zenbakian egiten den jarduerarako establezimendua irekitzeko lizentzia dela-eta egindakoa. Espedientea: 23975000119-1.

Errekurtsoaren zenbakia: 2919/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/20

Errekurtsogilea: Vasco-Hoteles, S.A.

Egintza burutu duen administrazioa: Bilbaoko Udala

Errekurritutako egintza: Bilbaoko Udalaren tasa, Bilbaoko Zumalakarregi kaleko 40 zenbakian egiten den jarduerarako establezimendua irekitzeko lizentzia dela-eta egindakoa.

Espedientea: 9602-000-0052.

Errekurtsoaren zenbakia: 2946/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/23

Errekurtsogilea: Eusko Jaurlaritza

Egintza burutu duen administrazioa: Vitoria-Gasteizko Udala Errekurritutako egintza: Vitoria-Gasteizko Udalaren 97-4-7ko Dekretua, Txagorritxuko ospitalari, Estibalitzko Amaren Anbulategiari eta Sansomendiko Osasun Zentroari Ondasun Higikaitzen Gaineko Zerga dela-eta egindako likidazioen kontra aurkeztutako errekurtso arrunta ezetsi zuena.

Errekurtsoaren zenbakia: 2898/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/20

Errekurtsogilea: Fernando Augusto Rodríguez Dos Santos eta beste bat

Egintza burutu duen administrazioa: Bilbaoko Udala

Errekurritutako egintza: Errekaldeberri auzoko jaietan enpresa ibiltariak jartzeko Bilbaoko Udalari egindako eskabidea ustez ezetsi izana administrazioaren erantzunik ezaz.

Errekurtsoaren zenbakia: 4148/96. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/10/09

Errekurtsogilea: Javier Elosegui Apaolaza eta beste batzuk Egintza burutu duen administrazioa: Andoaingo Udala

Errekurritutako egintza: Andoaingo Udalaren 96-7-17ko Erabakia, Ondarretan 2 eta 4 zenbakietan, kale Nagusiko 6 zenbakian eta Etxebarrietako Eskoletan irakasleentzako udal etxebizitzak —irakaleei esleituak eta horiek okupatutakoak— jaregiteari buruzkoa.


Azterketa dokumentala