Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4480

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat hedatu dela jakinarazten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 46. eta 60. ataletan xedatutakoa betez, ondoren zehazten den prozeduran eta bertan azaltzen diren administrazio egintzei dagokienez, administrazioarekiko auzi errekurtsoa hedatu egin dela jakinarazten da.

Errekurtsoa: arrunta, 64/97.

Errekurritutako jatorrizko egintza: 96-11-21ean objetore gisa gizarte prestazioa ematen hasteko agindu zion kontzientzia Eragozleen Gizarte Prestaziorako Bulegoko zuzendariorde nagusiak- Kontzientzia Eragozpenerako Zuzendaritza Nagusia- 96-8-26an emandako aginduaren aurka jarritako errekurtso arrunta ustez ezetsi izana administrazioaren erantzunik ezaz.

Egintza burutu duen administrazioa: Estatuko Administrazioa- Justizia Ministerioa

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 1997/01/08

Errekurtsogilea: Marco Antonio Ortega Moral.

Hedapena eragin duen egintza: 96-11-21ean objetore gisa gizarte prestazioa ematen hasteko 96-8-26an emandako aginduaren aurka jarritako errekurtso arrunta ezetsiz, Kontzientzia Eragozpenerako zuzendari nagusiak 97-4-29an emandako erabaki adierazia.

Hedapena egin den eguna: 1997ko ekainaren 20a.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, beti ere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

<FONT FACE="Garamond 3" IDAZKARIA


Azterketa dokumentala