
168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4478
IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.
Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.
Bilbao, 1997ko ekainaren 19a.
IDAZKARIA.
Errekurtsoaren zenbakia: 2868/97. Sekzioa: 3.
Aurkezte eguna: 1997/06/18.
Errekurtsogilea: Margarita Salcedo
Egintza burutu duen administrazioa: Estatuko Administrazioa - Barne Ministerioa-
Errekurritutako egintza: Gobernuaren Bizkaiko Azpiordezkaritzaren 97-6-5eko Erabakia, nazioko lurraldetik kanporatzea agindu zuena. Espedientea: atzerritarrak, BB/1580/97.
RSS