
168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4477
IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.
Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.
Bilbao, 1997ko ekainaren 18a.
IDAZKARIA.
Errekurtsoaren zenbakia: 2697/97. Sekzioa: 3.
Aurkezte eguna: 1997/06/09.
Errekurtsogilea: María Isabel Castillo Etxano
Egintza burutu duen administrazioa: Estatuko Administrazioa - Barne Ministerioa.
Errekurritutako egintza: Barne Ministerioaren 97-3-25eko Erabakia, Hiritarren Segurtasuna Babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 L.O.aren 25. ataleko 1. idazatian jasotako arau-hauspena egiteagatik errekurtsogileari isuna jarriz Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak 96-11-18an hartu zuen erabakiaren kontra aurkeztutako errekurtso arrunta ezetsi zuena. Espedientea: 045058/97 Sekzioa: 03 <FONT FACE="Garamond 3" JN/MTG.
RSS