Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4474

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko ekainaren 17a.

IDAZKARIA.

Errekurtsoaren zenbakia: 2728/97, Sekzioa: 3.

Aurkezte eguna: 1997/06/11.

Errekurtsogilea: Pedro Ortiz Gómez.

Egintza burutu duen administrazioa: Estatuko Administrazioa - Barne Ministerioa.

Errekurritutako egintza: Barne Ministerioaren Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren 1997-03-03ko Erabakia. Erabaki horrek, Palentziako Trafiko Buruzagitza Probintzialak Zirkulazio Arauak hausteagatik isuna jarriz izapidetutako 34-040034977-4 espedientearen gaineko 1997-03-27ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtso arrunta ezesten du.


Azterketa dokumentala