Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4472

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso batzuk izapideak egiteko onartu direla jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen diren administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu eta izapideak egiteko onartu direla jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1997ko ekainaren 16a.

IDAZKARIA.

Errekurtsoaren zenbakia: 2714/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/10

Errekurtsogilea: Pedro Vidal Tejedor

Egintza burutu duen administrazioa: Bilbaoko Udala

Errekurritutako egintza: Bilbaoko Udalaren 97-4-22ko Dekretua, Boluetako salmenta ibiltariaren azokako 176 postua jartzeko eskabidea ukatzearen kontra aurkeztutako alegazioak ezetsi zituena. Espedientea 955223000437.

Errekurtsoaren zenbakia: 1564/96. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1996/04/10

Errekurtsogilea: Curimes, S.L.

Egintza burutu duen administrazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia Errekurritutako egintza: Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren 96-1-24ko Erabakia, 1991 eta 1992ko ekitaldietako Sozietateen Gaineko Zerga eta atzerapenagatiko interesak direla-eta egindako behin-behineko likidazioen kontra jarritako 1237/94 eta 1368/94 erreklamazioak ezetsi zituena. Errekurtsoaren zenbakia: 2116/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/05/05

Errekurtsogilea: Jesús Treviño Gutiérrez

Egintza burutu duen administrazioa: Bilbaoko Udala

Errekurritutako egintza: Bilbaoko Udalaren 94-7-15eko eta 97-3-7ko erabakiak, Erradikazioaren Gaineko Zergari dagokionez, zergen alorreko egoera erregulartzeko Zergen Ikuskatzailetzak burututako egintzaren kontra aurkeztutako alegazioak eta errekurtso arruntak ezetsi zituztenak. Espedientea: 9400200000299.

Errekurtsoaren zenbakia: 2710/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/10

Errekurtsogilea: Curimes, S.L.

Egintza burutu duen administrazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia Errekurritutako egintza: Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren 96-5-29ko Erabakia, 1993 ekitaldiko Sozietateen Gaineko Zerga dela-eta egindako behin behineko likidazioaren kontra jarritako 1568/95 erreklamazioa ezetsi zuena.

Errekurtsoaren zenbakia: 1837/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/04/18

Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa

Egintza burutu duen administrazioa: Dulantziko Udala

Errekurritutako egintza: Dulantziko Udalak 97-3-5ean egindako bilkura arruntaren akta, 1997ko Enplegurako Eskaintza Publikoaren onarpena jasotzen zuena.

Errekurtsoaren zenbakia: 2737/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/11

Errekurtsogilea: Luis Diez de Artazco Pastor

Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia Errekurritutako egintza: Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren 97-2-6ko Erabakia, 1991 ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruz Zuzeneko Zergen Administrazioak hartutako akordioaren kontra jarritako 2988/93 erreklamazioa ezetsi zuena.

Errekurtsoaren zenbakia: 2716/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/11

Errekurtsogilea: Evangelista Fernández Coronado

Egintza burutu duen administrazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia Errekurritutako egintza: Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren 96-3-19ko Erabakia, 1992 ekitaldiko 4. hiruhilekoari dagokion Balio Erantsiaren Gaineko Zerga dela-eta egindako likidazioaren kontra jarritako 676/94 erreklamazioa ezetsi zuena.

Errekurtsoaren zenbakia: 2751/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/12

Errekurtsogilea: Alberto Murua Uriarte

Egintza burutu duen administrazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia Errekurritutako egintza: Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren 97-4-9ko Erabakia, profesionalen lizentzia fiskala dela-eta egindako 30-P00024310-08 eta 31-P00024310-07 behin–behineko likidazioen kontra jarritako 979/94 erreklamazioa ezetsi zuena.

Errekurtsoaren zenbakia: 2748/97. Sekzioa: 1

Aurkezte eguna: 1997/06/12

Errekurtsogilea: María Teresa López Artamendi

Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia Errekurritutako egintza: Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren 97-2-6ko Erabakia, 1992 ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruz Zuzeneko Zergen Administrazioak hartutako akordioaren kontra jarritako 1211/94 erreklamazioa ezetsi zuena.


Azterketa dokumentala