Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 1997ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Errenteriako Udala
4470

ERABAKIA, 1997ko abuztuaren 21ekoa, Errenteriako Udalarena (Gipuzkoa), Obra Arduradun lanpostua behin betiko izaeraz betetzeko deialdiari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Udal honetako langile plantilan hutsik dagoen Obra Arduradun lanpostua, txanda murriztuaz behin betiko lan-kontratu bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 1997ko abuztuaren 19ko zenbakian, 155ean, argitaratu dira. <P ALIGN="JUSTIFY">

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, iragarki hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Errenteria, 1997ko abuztuaren 21a.

Iharduneko Alkateak,

ADRIÁN LÓPEZ VILLEGAS.


Azterketa dokumentala