Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 1997ko abuztuaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4216

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordearena, Debako (Gipuzkoa) Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera emateko eta horri buruzko informazioa jendaurrean jartzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Autonomi Elkarteak Konstituzioko 148. 1.16 atalaren eta Estatutoaren 10.19 atalaren arabera, Kultura ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen. <P ALIGN="JUSTIFY">

Hain zuzen ere, eskumen horretaz baliatuz, onartu zen Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea.

Debako hirigune historikoaren garrantzi historikoa eta arkeologikoa ikusirik eta Kultura Ondare Zentruko Zerbitzu Teknikoek egindako erabaki proposamena kontutan izanik, honako hau.

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Debako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedienteari hasiera ematea, Erabaki honen I. Eranskinean agertzen den mugapenaren arabera eta II. Eranskinean agertzen den deskribapena aintzakotzat hartuz.

Esparru Arkeologikoa Kultura Ondasun gisa, Monumentu Multzo izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedientea jendaurrean jartzeko epea irekitzea. Eraginak izan dituzten jabeek eta hori doakien guztiek bidezkotzat jotzen dituzten arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izango dituzte hogei eguneko epean, horrela xedatzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 86. atalean. Euskal Kultur Ondarearen Zentruan egongo da aztergai espedientea, San Antonio kalea 2.a, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz, helbidean.

Hirugarrena.– Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Laugarrena.– Debako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei honako hau jakinaraztea: esparru arkeologiko honetan egin beharreko edozein obrak Foru Aldundiaren baimena beharko du izan, arkeologi egitasmoa egin beharko delarik aurretiaz (7/1997 Legeak bere 45.2 artikuluan adierazten dituen eta burutu beharko diren iharduerak zehaztuz, hala nola, bilaketa, sundeaketa, hondalana eta araketa moduak) hala baitio Euskal Kultura Ondarearen Legearen 45.5. atalak.

Ez da indusketa lanik egin beharrik izango lurpean egindako aldaketa edo obren ondorioz, lur azpiko substratu arkeologikoa galduta dagoela egiaztatzen den lekuetan, baina kasu horietan bakar bakarrik.

Bostgarrena.– Erabaki honen berri ematea Debako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

Seigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, guztiek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailak 16.

<FONT FACE="Garamond 3" Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

<FONT FACE="Garamond 3" JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>I. ERANSKINA

<IMG SRC="Image83.gif" WIDTH=648 HEIGHT=859>

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>II. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" AZALPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Debako hiria izen bereko ibaiaren bokaleko eskubiko hertzean aurkitzen da, kostaldeko egoera du eta hortik datorzkio bere portu eta komunikabide izaerak. Eraikitako azalerak ez du zabalera handia hartzen eta, Gipuzkoako hiri gehienetan gertatzen den bezala, salbuespenak salbuespen, ez da 2 Ha.–ra heltzen.

Bere kokagunea estrategikoa da, ez bakarrik itsasoearekiko, baizik eta Deba bailararentzat komunikabide garrantzitsua izanez, Erdiaro Behean eta ondorengo mendeetan ere merkataritza gune nabarmena izatea eman ziotelako ere bai.

Hiriaren planifikazioak, biztanlegoa bertan kokatu aurretik, planoa erregular eta trinkoa izatea eskatzen du. Erdi–erdiko kale batean oinarritzen da, Lersundi kalean, eta I–H norabidean egina da; alde bana bi kale paralelo ditu, Murkale ekialdetik eta Ostolaza Mendebaldetik eta guztiak plaza Zaharrean edo Santa Maria elizean biltzen dira hiriaren Ipar aldean. Hegoaldean Ostolaza eta Murkale hiria E–M norabidean ebakitzen duen San Roke kalearen bitartez elkartzen dira. Horren paraleloan eta gainerako kaleak ebakiz erdiko kantoi zabal bat dago E eta M irteeretan amaitzen dena. Horrek guztiak multzoari hiri gutxik duten trinko eta bere baitan bildudakoaren itxura ematen dio.


Azterketa dokumentala