
157. zk., 1997ko abuztuaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
4215
ERABAKIA, 1997ko uztailaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Yécorako (Araba) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Kultura Ondareko zuzendariaren 1996ko azaroaren 11ko Erabakiz eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako txostenaren edukiei erreparatuz (aurreko erabaki horretan zerrendatu eta mugatutako guneetan, arkeologi hondarrak izan daitezkeela ziurtatzen du txosten horrek) Yécorako Balizko Arkeologia Guneen Aldez Aurreko Izendapena egin da. Erabakiarekin batera, eragindako guneen zerrenda eta mugak adierazi dira.
Arrazoibideak aurkez ditzaten, interesdunei entzunaldia eskaini zaie, eta ez da inolako arrazoibiderik jaso. Beraz, bidezkoa da gune horiek balizko arkeologia gune izendatzea.
Horren guztiaren arabera, eta kontuan izanik Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen (1990eko abuztuaren 6ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 157 zenbakia) 49. atalean ezarritakoa, eta balizko arkeologia guneak finkatzeko araudia ezartzen duen urriaren 8ko 234/1996 Dekretua (1996ko urriaren 23ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA, <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>205 zenbakia), hauxe,
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Honekin batera doan I. eranskinean zerrendatu eta mugatutako guneak Yécorako Balizko Arkeologia Gune izendatzea. Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalean ezarritakoari jarraituz, hau adieraztea: gune horietan obrarik egin nahi izanez gero, jabeak edo sustatzaileak orubearen edo eraikuntzaren arkeologi balioari buruzko eta obren proiektuaren gainean izan dezakeen eraginari buruzko ikerlana aurkeztu beharko duela, urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren 7. atalean eta horrekin bat datozenetan ezarritako baldintzen arabera.
Bigarrena.– Interesdunei, Yécorako Udalari eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei Erabaki hau jakinaraztea.
Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Erabaki honen bitartez Yécorako Balizko Arkeologia Gune izendatzen diren guneei dagokien administrazio espediente osoa edozein interesdunen eskura dago, bulego orduetan, Euskal Kultura Ondarearen Zentroan (San Antonio kalea, 2 - behea, Vitoria-Gasteiz).
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 4a.
<FONT FACE="Garamond 3" Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
<FONT FACE="Garamond 3" JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.
<FONT FACE="Garamond 3" (bera ez dagoenez, Kultura Ondarearen Zuzendariak
sinatzen du, maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuaren
Gehigarrizko Xedapenean ezarritakoaren arabera)
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
I. ERANSKINA
<FONT FACE="Garamond 3" YÉCORAKO (ARABA)
BALIZKO ARKEOLOGIA GUNEEN
ZERRENDA ETA MUGAKETA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:
a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.
c.– Egitura horien kokapen topografikoa.
d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.
Yécorako Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:
A motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua.
B motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanpoen dauden ertzetatik neurtuta.
C motakoak: elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanpoen dauden ertzetatik neurtuta.
D motakoak: eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.
E motakoak: planoan zehaztutako esparrua.
Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan Zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:
Fitxa Deitura
2 San Sebastián baseliza (ez zaio egiturarik
ikusten) (A)
4 San Miguel tenplua (ez zaio egiturarik ikusten)
(E)
5 Bercijanako Nuestra Señora tenplua (B)
6 San Cristóbal baseliza (ez zaio egiturarik
ikusten) (E)
Fitxa Deitura
7 El Santo Espíritu baseliza (ez zaio egiturarik
ikusten) (E)
8 La Solaña (E)
10 La Borda asentamendua (E)
RSS