
157. zk., 1997ko abuztuaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
4211
ERABAKIA, 1997ko uztailaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Aiarako (Araba) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Kultura Ondareko zuzendariaren 1996ko azaroaren 11ko erabakiz eta Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako txostenaren edukiei erreparatuz (aurreko erabaki horretan zerrendatu eta mugatutako guneetan, arkeologi hondarrak izan daitezkeela ziurtatzen du txosten horrek), Aiarako Balizko Arkeologia Guneen Aldez Aurreko Izendapena egin da. Erabakiarekin batera, eragindako guneen zerrenda eta mugak adierazi dira.
Arrazoibideak aurkez ditzaten, interesdunei entzunaldia eskaini zaie eta ez da inolako arrazoibiderik jaso; beraz, bidezkoa da gune horiek balizko arkeologia gune izendatzea.
Horren guztiaren arabera, eta kontuan izanik Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen (1990eko abuztuaren 6ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 157 zenbakia) 49. atalean ezarritakoa, eta balizko arkeologia guneak finkatzeko araudia ezartzen duen urriaren 8ko 234/1996 Dekretua (1996ko urriaren 23ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 205 zenbakia), hau
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Honekin batera doan I. eranskinean zerrendatu eta mugatutako guneak Aiarako Balizko Arkeologia Gune izendatzea.
Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalean ezarritakoari jarraituz, hau adieraztea: gune horietan obrarik egin nahi izanez gero, jabeak edo sustatzaileak orubearen edo eraikuntzaren arkeologi balioari buruzko eta obren proiektuaren gainean izan dezakeen eraginari buruzko ikerlana aurkeztu beharko duela, urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren 7. atalean eta horrekin bat datozenetan ezarritako baldintzen arabera.
Bigarrena.– Interesdunei, Aiarako Udalari eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza sailei erabaki hau jakinaraztea.
Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Erabaki honen bitartez Aiarako Balizko Arkeologia Gune izendatzen diren guneei dagokien administrazio espediente osoa edozein interesdunen eskura dago, bulego orduetan, Euskal Kultura Ondarearen Zentroan (San Antonio kalea, 2 - behea, Vitoria-Gasteiz).
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 4a.
<FONT FACE="Garamond 3" Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
<FONT FACE="Garamond 3" JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.
<FONT FACE="Garamond 3" (bera ez dagoenez, Kultura Ondarearen zuzendariak
sinatzen du, maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuaren
Gehigarrizko Xedapenean ezarritakoaren arabera)
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
I. ERANSKINA
<FONT FACE="Garamond 3" AIARAKO (ARABA)
BALIZKO ARKEOLOGIA GUNEEN
ZERRENDA ETA MUGAKETA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:
a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.
c.– Egitura horien kokapen topografikoa.
d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.
Aiarako Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:
A motakoak: Eraikinaren hormez barruko esparrua.
B motakoak: Eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.
C motakoak: Elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.
D motakoak: Eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.
E motakoak: Planoan zehaztutako esparrua.
Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan Zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:
Fitxa Deitura
1 Oribe-Salazarko herriska (E)
2 Los Castillejos (E)
4 Orzanicoko herriska (E)
5 San Roman eliza (A)
11 Controbaleko kobazuloa (C)
15 Sierra Salvada asentamendua (E)
16 Covatako babeslekua (C)
20 Pandoko herriska (E)
21 La Quintana dorrea (A)
22 San Julian parrokiako eliza (B)
23 Orbilla dorrea/Sojo dorrea (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
24 Ntra. Señora de la Blanca eliza (A)
25 La Mota (E)
26 Zubiete dorrea (A)
27 Santiago Apóstol eliza (A)
28 El Palomar dorrea (A)
29 San Andrés Apóstol eliza (A)
30 San Pedro parrokiako eliza (B)
31 Pereako herriska/Sto. Tomas eliza (E)
35 Sta. Marina eliza (A)
36 Erbiko herriska (E)
37 Cadahalso dorrea (A)
38 Cerrabe dorrea (A)
39 Negorta dorrea (A)
40 Nuestra Señora de la Asunción parrokiako eliza (A) 41 San Juan de Quejana erdi aroko multzoa (E)
42 Sta. Eufemia eliza (B)
44 San Clemente eta Santa Cecilia de Obaldia monasterioa eta nekropolia (E)
45 San Pedro «Ad Vincula» eliza
46 Urizar dorrea (A)
47 Maroño dorrea (A)
48 San Pedro eliza eta nekropolia (B)
49 La Asunción parrokiako eliza(B)
50 Murga dorrea (A)
51 San Migel tenplua (B)
52 Ureta dorrea (B)
53 La Piedad baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (gaur egun hondatutako erakina) (A)
54 Ibaizabal errota (D)
55 Lezalde burdinola zaharra (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
56 La Magdalena baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
57 La Egipciaca baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
58 Lujo errota (hondatuta) (D)
59 Santo Domingo de Guzmán baseliza (A)
60 Sobrevillako dorrea (A)
61 La Magdalena baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
62 Oribe Salazar dorrea (hondatuta) (B)
63 »La Rueda» errota (hondatuta) (D)
64 San Lorenzo baseliza (hondatuta) (A)
65 Aldikas errota (hondatuta) (D)
66 Santa Cruz de Pando baseliza (gaur egun hondatutako etxea) (A)
Fitxa Deitura
67 Luyando eta Ayotarren dorrea (gaur egun baserria) (A)
68 San Sebastian baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
69 Hilerri zaharra (E)
70 La Torre baserria (A)
71 Lejarzo errota (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
72 San Bartolome baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
73 Madariako La Magdalena baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
74 La Magdalena baseliza (gaur egun biltegia) (B)
75 La Torre baserria (B)
76 Ibarguren dorrea (ez zaio egiturarik ikusten) (E) 77 Uresandi errota(hondatuta) (D)
78 Larrabea dorrea (ez zaio egiturarik ikusten) (E) 79 Itxuburuko San Pedro baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
80 San Julian eta Santa Basilisa eliza (A)
81 Los Franceses kobazuloa (C)
82 San Pedro eliza zaharra (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
83 Santa Maria Magdalena eliza (A)
84 San Babilas baseliza (A)
85 San Juan parrokiako eliza (B)
86 Chavarri dorrea (B)
87 Santa Luzia baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
88 Ntra. Señora de Echaurren santutegia (A)
89 San Valentín baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
90 Las Nieves eta Santa Luzia baseliza (A)
91 San Nicolas de Bari baseliza (A)
92 San Migel baseliza (gaur egun elizbarrutia) (A)
93 Opelloreko San Migel eliza (B)
94 San Martin baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)
RSS