Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 1997ko abuztuaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4203

AGINDUA, 1997ko uztailaren 9ko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek 1997/98 ikasturtean burutu beharreko ihardueretarako diru-laguntzetarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Kooperatiba moduan eratutako ikastetxeek gizartean betetzen duten zereginagatik arreta berezia jasotzen dute indarrean dagoen legeriaren esparuan; hala ikusten da Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Hezkuntza Itunaren Araubidea onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan.

Hori guztia dela eta, legearen arabera eratutako kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikasleentzat antolatutako eskolaz kanpoko iharduerei laguntzea bidezkotzat jo du Hezkuntza Sailak, beti ere, aurrekontuek uzten duten heinean. Aipatutako guztiaren arabera, laguntzak emateko deialdia ireki behar da izendatutako aurrekontu-izendapenaren kontura.

Horregatik guztiarengatik, eta Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzaren proposamenez,

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

I. ATALBURUA

DEIALDIAREN XEDEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek burutu beharreko eskolaz kanpoko iharduera-gastuak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egitea 1997/98 ikasturterako. Diru-laguntza gehienez ere 3.000.000 PTAkoa izango da. Eskolaz kanpoko ihardueratzat joko dira ikastetxeek beren ohiko ihardueran burutu ezin dituztenak, horrela bada, alde batera geratzen dira irakaskuntza arautuaren curriculumeko gaiei buruzko iharduera parekideak.

<FONT FACE="Garamond 3" II. ATALBURUA

BETEBEHARRAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 2. atala.– 1.– Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte unibertsitatekoak ez diren mailetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa Arautua, Irakaskuntza Ertainen Erreforma, Batxilergo Bateratu Balioanitza eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea irakasten duten Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetako kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek, zuzenbidearen arabera eratuta daudenean eta indarrean dagoen arautegian xedatutakoarekin bat datozen helburuak dituztenean, baldin eta Euskadiko Koperatiben erroldan izena emanda badaude eta irakaskuntza izaera badute.

2.– Batetik, Euskal Autonomi Elkartean kokatuta egonik, irakaskuntzako kooperatiben federazio gisa erroldatuta dauden unibertsitate-mailakoak ez diren kooperatiben federazioek, aldi berean irakaskuntza-izaera duten guraso-elkarteen erroldan izena emanda daudenean, eta, bestetik, Euskal Autonomi Elkartean kokatuta egonik, irakaskuntzako kooperatiba gisa erroldatuta dauden unibertsitate-mailakoak ez diren irakaskuntzako kooperatibek, aldi berean herri-ikastetxeetan edo itunpeko ikastetxeetan guraso-elkarteak eratuta dituztenean, irakaskuntza-izaerako guraso-elkarteen erroldan izena emanda dutelarik, deialdi honetaz baliatu beharko dute edo, bestela, Euskal Autonomi Elkartean kokatuta dauden herri-ikastetxeen eta itunpeko ikastetxeen guraso-elkarteen federazioentzat eta konfederazioentzat, batetik, eta unibertsitate-mailakoak ez diren herri-ikastetxeen eta itunpeko ikastetxeen guraso-elkarteentzat, bestetik, (hurrenez hurren), helburu bererako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren deialdiez.

3.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten federazio eta konfederazioek, atal honen 1 lerroaldian ezartzen denaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egon beharko dute izena emanda dagokien erroldan.

<FONT FACE="Garamond 3" III. ATALBURUA

ESKABIDE-ORRIAK ETA ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 3. atala.– Eskabidea, guraso-elkarteen federazioko edo konfederazioko lehendakariak izenpetu eta Hezkuntza Sailordetzara zuzendurik, dagokion Hezkuntzako lurralde-ikuskaritzan aurkeztuko da edo, bestela, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean adierazten diren edozein egoitzatan agindu honetako I. eranskinean adierazten den ereduari jarraituz. Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Koperatiba-federazioen kasuan:

a) eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria; Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio; b) 2. atalean adierazten den Irakaskuntzako Koperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio;

c) federazioa osatzen duten irakaskuntza-kooperatiben kopurua, 1996/97 ikasturteko datuak kontutan hartuz. Puntu honetako datuak Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dauden tokietan zehaztuko dira; d) federazioa osatzen duten irakaskuntzako kooperatiben zerrenda, 1996/97 ikasturteko datuak kontutan hartuz, eta bakoitzaren egoera Hezkuntza Itunaren Araubidearen arabera. Datu hori Aginduaren I. eranskinarekin batera aurkeztuko da;

e) federazioaren organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez egiaztatuko da aipatutako organoak onartu duela 1997/98 ikasturteko iharduerak burutzeko lehendakariak egindako eskabidea, agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.

f) Ihardueren zerrenda eta aurrekontua, agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Irakaskuntzako kooperatiben kasuan:

a) eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria;

b) 2. atalean adierazten den Euskadiko Irakaskuntzako Koperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio;

c) 1996/97 ikasturtean kooperatiban izandako kideen kopurua; d) 1996/97 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle-kopurua; e) 1996/97 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle bekadunen koprua;

f) Hezkuntza Itunaren Araubidean sartutako ikastetxeek halaxe adierazi beharko dute agindu honen I. eranskinean horretarako jarritako tokian;

g) eskabidea egin duen irakaskuntza-kooperatibak irakatsitako hezkuntza-mailak; aipatutako datuak Aginduaren I. eranskinean horretarako ezrarita dauden tokietan zehaztuko dira.

h) kooperatiba-elkartea eratutako ikastetxeko organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez aipatutako organoak 1997/98 ikasturtean burutu beharreko eskolaz kanpoko ihardueretarako egindako eskabidea onartu duela egiaztatuko da, agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.

i) Ihardueren zerrenda eta aurrekontua, agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

4. atala.– Eskaerak aurkezteko epea 1997ko irailaren 30ean amaituko da.

<FONT FACE="Garamond 3" IV. ATALBURUA

EBALUAZIO-BATZORDEA ETA HAUTAKETARAKO IRIZPIDEAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 5. atala.– 1.– Ebaluazio-batzordea honako hauek osatuko dute:

– Pedagogi Berrikuntzako zuzendariak edo honek izendatutako ordezkariak.

– Hezkuntzako Ordezkaritzetako Pedagogi Berrikuntzako lurralde-buruek.

– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari batek.

2.– Diru-laguntzen hartzaileak hautatzeko eta eskeei balioa emateko irizpideak honako faktoreei dagozkie:

a) Koperatiba-elkarte gisa eratutako ikastetxea izateari baloia emango zaio, Hezkuntza Itunaren Araubidearen eraginpean egonik: 3 puntura arte.

b) Laguntzaren onuradun izango diren ikasleen kopurua: puntu bat ikasleko.

c) Kooperatiba-elkarte gisa eratutako ikastetxeko bekadunen portzentaia: puntu bakarretik 2.40 puntura arte.

Gainera, Kooperatiben Federazioetarako:

d) Federazioa osatzen duten kooperatiben kopurua: kooperatiba bakoitzeko puntu bat.

3.– Laguntza horien zenbatekoa 5.1 atalean aipatzen den batzorde-baloratzaileak onartutako aurrekontuaren %100 arterainokoa izan daiteke.

<FONT FACE="Garamond 3" V. ATALBURUA

ERABAKIA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 6. atala.– Hezkuntza sailburuordeak egingo du deialdi honen erabakia, balorazio-batzordearen proposamenari jarraituz.

7. atala.– Deialdi honen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da 1997/98 ikasturteko lehenengo hiru hilabetean. Horretarako ezarritako epean erabakirik hartzen ez bada eskabideak administrazioaren isilbidez ezetsi egin direla ulertuko da.

Erabaki honren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu denetik hasita.

<FONT FACE="Garamond 3" VI. ATALBURUA

DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEA ETA

EGIAZTATZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 8. atala.– 1.– Laguntzaren ordainketa bi alditan egingo da, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren. Lehen ordainketan, emandako diru-laguntzaren %80a ordainduko da aipatutako Erabakia argitaratu eta bi hilabete baino lehen. Gainerako %20a 1997/98 ikasturtean diruz lagundutako ihardueren jatorrizko faktura eta ordainagiriak aurkeztuz egiaztatutakoan ordainduko da. Egiaztagiria deialdi honen V. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa izango da.

2.– Egiaztagiri hori 1998ko ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko zaio bakoitzari dagokion hezkuntzako ordezkaritzako Pedagogi Berrikuntzarako lurralde-buruari.

9. atala.– 1.– Deialdi honen bidez lortutako edozein laguntza baterakidea izango da Euskal Herriko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako beste edozein laguntzarekin, beti ere jasotako laguntza guztien batuketak diru-laguntza honen xede den gastuaren %100a gainditzen ez badu. Gainditzen badu, gainditzen duen neurrian murriztuko da diru-laguntza hau.

2.– Edozein eratara, diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematera, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31. ataleko 2. eta 4. puntuetan adierazten denez (1991ko ekainaren 14ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>).

3.– Diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago, halaber, diru-laguntza eman duen administrazioaren egiaztapen-ekintzei eta Administrazioaren Kontuhartze Organoaren kontrol-ekintzei laguntza ematera, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31. ataleko 4. puntuaren bigarren lerroaldian adierazten denez.

10. atala.– 1.– Ondorengo gorabehera hauetakoren bat gertatzen bada jasotako laguntzak eta horri ezarriko zaizkion legezko korrituak itzuli egin beharko dira:

A.– Irakaskuntzako kooperatibek jasotako diru-laguntza eskabidearen zio izan ziren helburuetarako erabiltzen ez badute.

B.– agindu honetan ezarritakoa betetzen ez bada.

C.– Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontuen kontura diru-laguntzak jaso dituztenei dagozkien betebeharretako edozein betetzen ez bada.

2.– Dirua itzultzeko ihardunbidea abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren (<FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n 1992ko otsailaren 7an) II. lerroaldian arautzen dena izango da. Dekretu horrek arautzen du Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra. Dekretu horretan, halaber, diru-laguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira.

11. atala.– Diru-laguntzaren hartzaileak, lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartuko ditu eta, hala balegokio, behar den asegurua egin behar du.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– Ihardunbide-arloan, agindu honek garatzen ez duenerako Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezargarri izango da osagarri modura.

2.– Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzari agindu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezko diren izapideak egiteko baimena eman zaio.

3.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" INAXIO OLIVERI ALBISU.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

I. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" ESKABIDEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Koperatiba-federazioaren edo irakaskuntzako kooperatibaren izena:

Legezko egoitza: udala . kalea

– III. eranskina: federazioen ordezkaritza-organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez egiaztatuko da aipatutako organoak onartu duela 1997/98 ikasturteko iharduerak burutzeko lehendakariak egindako eskabidea, agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.

– IV. eranskina: ihardueren zerrenda eta aurrekontua, agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Irakaskuntzako kooperatiben kasuan:

– Eskaria izenpetu duenaren ordezkari-indarra egiazkoa dela ziurtatzeko agiria;

– Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria;

– 1996/97 ikasturtean kooperatiban izandako kideen kopurua:

– 1996/97 ikasturtean ikastetxean izandako ikasleen kopurua:

– 1996/97 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle bekadunen kopurua: ..................

– Hezkuntza Itunen Araubidepeko kooperatiba: bai n<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> ez n

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>– Eskabidea egin duen irakaskuntzako kooperatibak irakatsitako mailak: ................

– II. eranskina: erakunde eskatzailearen banketxe datuak.

– III. eranskina: Kooperatiba-elkartearen ordezkaritza-organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez egiaztatuko da aipatutako organoak onartu duela 1997/98 ikasturterako proposatutako eskolaz kanpoko iharduerak burutzeko irakaskuntzako kooperatibako lehendakariak egindako eskabidea, agindu honen II. eranskineko ereduaren arabera.

– IV. eranskina: Ihardueren zerrenda eta aurrekontua.

(jatorrizko izenpea eta zigilua)

<FONT FACE="Garamond 3" HEZKUNTZAKO SAILBURUORDE JAUNA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>II. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" BANKUAREN DATUAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> (Interesatuak eta Banketxeak edo Aurrezki Kutxak betetzeko)

<FONT FACE="Garamond 3" IZP <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>edo<FONT FACE="Garamond 3" NAN JABEA

PERTSONA BAIMENDUA:

BI ABIZENAK ETA IZENA: <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

<FONT FACE="Garamond 3" ANKUA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>nnnn <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

<FONT FACE="Garamond 3" AGENTZIA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>nnnn <FONT FACE="Garamond 3" – <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> nn

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> <FONT FACE="Garamond 3"

KONTU ZENBAKIA nnnnnnnnnn<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

<FONT FACE="Garamond 3" GUZTIRA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala