
157. zk., 1997ko abuztuaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4202
AGINDUA, 1997ko uztailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko herri-ikastetxeetako eta itunpeko ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioek eta konfederazioek 1997/98 ikasturtean egin beharreko egitasmo eta ihardueretarako diru-laguntzetarako deia egiten duena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hezkuntza Sailak ekindako hezkuntza-politikan federazioek, interes berberak dituzten guraso-elkarteen lotura direnez, eta konfederazioek, federazioen lotura direnez, funtsezko elementuak dira heziketa-politika orekatua egokitasunez garatzeko; horien zeregina gurasoen parte-hartzea sustatzea baita, bai ikastetxeak kontrolatzen eta kudeatzen bai garrantzi gutxiagokoa ez den Hezkuntza Sistemaren Erreformako partaide izaten. Eta bideraketarako tresna eraginkorra dira, aipatutako helburuak parte interesdunen sakabanatzea dela eta porrot egin ez dezaten egitasmo egingarriak garatzen baitituzte. Bada, hala ere, aipatutako egitasmoak bezain garrantzitsua den beste alderdi bat: guraso-elkarteen federazioek eta konfederazioek sentsibilizaziorako ekimen positiboak bultzatzera bideratutako egitasmoak garatu behar dituzte, elbarritasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenezkoak dituzten haurrak babesten dituzten eta neska-mutil horien benetako integrazioa helburutzat duten elkarteekin lankidetzan, neska-mutil horiek guraso-elkarteak eratutako eskolako kide direlako.
Laguntza horietarako dauden baliabideak mugatuak direnez, erabat edo zati batean diru publikoarekin mantentzen diren eta legeriak ezartzen duenaren arabera eratuta dauden guraso-elkarteen federazioak eta konfederazioak dira laguntzen ezarpen-esparrua, kasu batzuetan elkarte horiek ekonomia-egoera larriagoan izaten baitira. Aipatutako guztiaren arabera, laguntzak emateko deialdia ireki behar da izendatutako aurrekontu-izendapenaren kontura.
Horregatik guztiarengatik, eta Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzaren proposamenez,
XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" I. ATALBURUA
DEIALDIAREN XEDEA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
1. atala.– Unibertsitatekoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko herri-ikastetxeetako eta itunpeko ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioek eta konfederazioek garatu beharreko iharduerak eta egitasmoak finantzatzeko diru-laguntzak emateko deia egitea 1997/98 ikasturterako. Diru-laguntza horien zenbatekoa, gehienez ere, 41.300.000 PTAkoa izango da.
Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak guraso-elkarteei eskainitako laguntza eta aholku-emateak eragindako gastuetarako izango dira, bai eta guraso-elkarteak Hezkuntza-sistemaren Erreforman duten parte-hartzea bultzatzeko helburua duten egitasmoak finantzatzeko ere. Honako egitasmoak sartzen dira deialdi honetan: elkarteek Ordezkaritza-Organo Gorenetan duten parte-hartzea sustatzea egitasmoak, Herri-Eskola bultzatzea, Haur eta Lehen Hezkuntza mailetan Erreformaren indartzea, Bigarren Hezkuntza martxan jartzea, bai eta zuzenean 1997/98 ikasturteko Euskal Autonomi Elkarteko Hezkuntzaren Erreformarekin lotutako egitasmoak ere. Halaber, diru-laguntza honen xede izango dira elbarritasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenezkoak dituzten haurren arazoez kezkarazteko egitasmoak eta ume horiek beren eskoletan eta hezkuntza-sisteman integratzeko helburua dutenak, batez ere hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonen elkarteekin batera aurkeztutakoak. Alde batera geratuko dira, hortaz, aipatutako ezaugarriak betetzen ez dituzten egitasmoak.
<FONT FACE="Garamond 3" II. ATALBURUA
BETEBEHARRAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 2. atala.– 1.– Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte lehen atalean aipatzen diren unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioek eta konfederazioek, artez eratuta daudenean eta arautegi honetan xedatutakoarekin bat datozen helburuak dituztenean, baldin eta dagokion erroldan federazio edo konfederazio gisa izena emanda badaude eta irakaskuntza-izaerako guraso-elkarte badira, Euskal Autonomi Elkarteko guraso-elkarteak arautzen dituen otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren (1987ko apirilaren 7ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) 6. eta 11. ataletan ezartzen denaren arabera.
2.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten federazio eta konfederazioek, atal honen lehenengo lerroaldian ezartzen denaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egon beharko dute izena emanda dagokien elkarte-erroldan.
<FONT FACE="Garamond 3" III. ATALBURUA
ESKABIDE-ORRIAK ETA ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
federazioko edo konfederazioko lehendakariak izenpetu eta Hezkuntza Sailordetzara zuzendurik, dagokion Hezkuntzako lurralde-ikuskaritzan aurkeztuko da edo, bestela, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean adierazten diren edozein egoitzatan agindu honetako I. eranskinean adierazten den ereduari jarraituz. Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria.
b) 2. atalean adierazten den elkarteen erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio.
c) Federazioa osatzen duten guraso-elkarteen kopurua eta konfederazioa osatzen duten federazioen kopurua, 1996/97 ikasturteko datuak kontutan hartuz. Puntu honetako datuak Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dauden tokietan zehaztuko dira.
d) Federazioa osatzen duten guraso-elkarteen zerrenda eta konfederazioa osatzen duten federazioen zerrenda, 1996/97 ikasturteko datuak kontutan hartuz. Puntu honetako datua Aginduaren I. eranskinarekin batera aurkeztuko da.
e) diru publikoaz oso-osorik edo zati batean finantzatutako ikastetxeetako guraso-elkarteek osatzen dituzten federazioek eta konfederazioek halaxe adierazi beharko dute Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dagoen tokian.
f) Aurkeztutako iharduerak eta egitasmoak onartu ondoren, 1997/98 ikasturterako laguntzak emateko deialdiaren arabera Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari diru-laguntza eskatzeko organo aginpidedunek hartutako erabakiaren kopia, idazkariak egiaztatuta eta federazioko edo konfederazioko lehendakariaren oniritziarekin, agindu honetako III. eranskinaren ereduari jarraituz.
g) Iharduerak eta horiek finantzatzeko aurrekontua zehaztea, bai eta egitasmoak eta aurrekontu-kostua ere, agindu honen IV. eranskinean adierazten den ereduari jarraituz. Eranskina behar bezala beteta eta dagokion laguntza eskatzen den egitasmoarekin edo egitasmoekin batera aurkeztuko da.
h) Dagokion federazioko kide diren guraso-elkarteei informazioa, laguntza eta aholkua emateko 1996/97 ikasturtean burututako iharduerei buruzko txostena, agindu honen V. eranskinarekin batera aurkeztu beharrekoa.
irailaren 30an amaituko da.
<FONT FACE="Garamond 3" IV. ATALBURUA
EBALUAZIO-BATZORDEA ETA HAUTAKETARAKO IRIZPIDEAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 5. atala.– 1.– Ebaluazio-batzordea honako hauek osatuko dute:
– Pedagogi Berrikuntzako zuzendariak edo honek izendatutako ordezkariak.
– Hezkuntzako Ordezkaritzetako Pedagogi Berrikuntzako lurralde-buruek.
– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari batek.
2.– Diru-laguntzen hartzaileak hautatzeko eta eskeei balioa emateko irizpideak honako hauek izango dira:
a) Oso-osorik edo zati batean diru publikoarekin mantentzen diren guraso-elkarteek osatutako federazioa edo konfederazioa izateari balioa emango zaio. %20 arte.
b) Eskabidea egiten duen federazioaren edo konfederazioaren ordezkari balioa, bere barruan dituen elkarte-kopurua kontutan hartuta. %10 arte.
c) Dagokion federazioan izena emanda dauden guraso-elkarteei informazioa, laguntza edota aholkua emateko 1996/97 ikasturtean burututako iharduerak. %30 arte.
d) Aurkeztutako egitasmoak 1. atalean adierazten diren helburuei egokituak izatea eta egitasmoen kalitatea. %30 arte.
e) Aurrekontua burutu beharreko iharduerei egokitua izatea. %10 arte.
3.– Laguntza horien zenbatekoa 5.1 atalean aipatzen den batzorde-baloratzaileak onartutako aurrekontuaren %100 arterainikoa izan daiteke.
<FONT FACE="Garamond 3" V. ATALBURUA
ERABAKIA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 6. atala.– Hezkuntza Sailordetzak hartuko du deialdi honen erabakia, balorazio-batzordearen proposamenari jarraituz.
7. atala.– Deialdi honen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da 1997/98 ikasturteko lehenengo hiruhilabetean. Horretarako ezarritako epean erabakirik hartzen ez bada eskabideak administrazioaren isilbidez ezetsi egin direla ulertuko da.
Erabaki honren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu denetik hasita.
<FONT FACE="Garamond 3" VI. ATALBURUA
DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEA ETA EGIAZTATZEA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 8. atala.– 1.– Laguntzaren ordainketa bi alditan egingo da, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren. Lehen ordainketan, onartutako diru-laguntzaren %80a ordainduko da aipatutako Erabakia argitaratu eta bi hilabete baino lehen. Gainerako %20a 1997/98 ikasturtean diruz lagundutako ihardueren jatorrizko faktura eta ordainagiriak aurkeztuz egiaztatutakoan ordainduko da. Egiaztagiria deialdi honen VI eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa izango da.
2.– Egiaztagiri hori 1998ko ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko zaio bakoitzari dagokion hezkuntza-ordezkaritzako Pedagogi Berrikuntzarako lurralde-buruari.
9. atala.– 1.– Deialdi honen bidez lortutako edozein laguntza baterakidea izango da Euskal Herriko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako beste edozein laguntzarekin, beti ere jasotako laguntza guztien batuketak diru-laguntza honen xede den gastuaren %100a gainditzen ez badu. Gainditzen badu, gainditzen duen neurrian murriztuko da diru-laguntza hau.
2.– Edozein eratara, diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematera, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31. ataleko 2. eta 4. puntuetan adierazten denez (1991ko ekainaren 14ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>).
3.– Diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago, halaber, diru-laguntza eman duen administrazioaren egiaztapen-ekintzei eta Administrazioaren Kontuhartze Organoaren kontrol-ekintzei laguntza ematera, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31. ataleko 4. puntuaren bigarren lerroaldian adierazten denez.
10. atala.– 1.– Ondorengo gorabehera hauetakoren bat gertatzen bada jasotako laguntzak eta horri ezarriko zaizkion legezko korrituak itzuli egin beharko dira:
A.– Guraso-elkarteen federazioek edo konfederazioek jasotako diru-laguntza eskabidearen zio izan ziren helburuetarako erabiltzen ez badute. B.– Agindu honetan ezarritakoa betetzen ez bada.
C.– Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontuen kontura diru-laguntzak jaso dituztenei dagozkien betebeharretako edozein betetzen ez bada.
2.– Dirua itzultzeko ihardunbidea abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren (<FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n 1992ko otsailaren 7an) II. lerroaldian arautzen dena izango da. Dekretu horrek arautzen du Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra. Dekretu horretan, halaber, diru-laguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira.
11. atala.– Diru-laguntzaren hartzaileak, bestalde, lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartuko ditu eta, hala badagokio, behar den asegurua egin beharko du.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– Ihardunbide-arloan, agindu honek garatzen ez duenerako Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezargarri izango da osagarri modura.
2.– Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzari agindu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezko diren izapideak egiteko baimena eman zaio.
3.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
<FONT FACE="Garamond 3" INAXIO OLIVERI ALBISU.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> I. ERANSKINA
<FONT FACE="Garamond 3" ESKABIDEA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Federazio edo konfederazioaren izena:
Legezko egoitza: udala
– III. eranskina: deialdi honek 1997/98 ikasturterako egitasmo eta iharduerak burutzeko eskaini duen laguntza eskatzeko organo aginpidedunek hartutako erabakiaren kopia, idazkariak egiaztatuta eta federazioko edo konfederazioko lehendakariaren oniritziarekin.
– IV. eranskina: ihardueren zerrenda eta aurrekontua eta egitasmoen zerrenda eta aurrekontua. Era berean, agindu honetan eskainitako diru-laguntza behar duten egitasmo edo egitasmoak gehitu behar zaizkio eranskin honi.
– V eranskina: Dagokien federazioan izena emanda dauden guraso-elkarteei informazioa, laguntza eta aholkua emateko 1996/97 ikasturtean egindako iharduerak.
(jatorrizko izenpea eta zigilua)
<FONT FACE="Garamond 3" HEZKUNTZA SAILBURUORDE JAUNA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>II. ERANSKINA
<FONT FACE="Garamond 3" BANKUAREN DATUAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> (Interesatuak eta Banketxeak edo Aurrezki Kutxak betetzeko)
<FONT FACE="Garamond 3" IZP <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>edo<FONT FACE="Garamond 3" NAN JABEA
PERTSONA BAIMENDUA:
BI ABIZENAK ETA IZENA:<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
<FONT FACE="Garamond 3" BANKUA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>nnnn <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
<FONT FACE="Garamond 3" AGENTZIA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>nnnn <FONT FACE="Garamond 3" – <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> nn
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> <FONT FACE="Garamond 3"
KONTU ZENBAKIA nnnnnnnnnn<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
eta kontuak gehitu behar dira.
Eranskin hau 1998ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da.
<FONT FACE="Garamond 3" FEDERAZIOAREN IZENA: UDALERRIA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>:
Jasotako dirua: .......................................... PTA.
<FONT FACE="Garamond 3" <P ALIGN="JUSTIFY"> KONTZEPTUA EGUNAK ZENBAT DIRU
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
<FONT FACE="Garamond 3" GUZTIRA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
RSS