
154. zk., 1997ko abuztuaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Gipuzkoako Foru Aldundia
4172
IRAGARPENA, Alegiako I-11 Areari dagokion hiri antolaketako arauen aldaketa (1. aldaketa)ri dagokiona (GHI-068/97-P05-A).
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Diputatuen Kontseiluak, 1997ko uztailak 1eko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta hori ematen da ondoren argitara:
«Alegiako Udalak tramitatu ondoren, «I-11 Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa» aurkeztu da Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Interbentzio hori egingo den areak 26.030 m.2 ditu eta herrigunearen ipar-ekialdean dago, Amezketarako errepidearen zeharbide zaharrari eutsita, eta errepide hori eta «GI-2133 Ordizia-Alegia, Zaldibia, Abaltzisketa eta Amezketatik» errepidearen egungo saihesbidea lotzen ditu.
Udalak sustatutako aldaketa horren helburua «Talleres Gara» enpresa handitzea da, egun dagoen eraikuntzaren atzealdeari pabailioi bat erantsiz; horrek, baimendutako probetxamendu eraikigarriari 600 m.2 (t) gehitzen dizkio. Era berean, egungo pabilioiaren lehen solairuari sarrerarik ez kentzeko sarbide berria egin nahi da maldaren ondoan, auzoko bide sistema izango dena. Lotura hori egiteko, berriro mugatu behar da area eta 920 m2 gehitu behar zaizkio bere azalerari; lurzati hori Lurzoru Hiritarrezina izatetik Lurzoru Hiritarra izatera pasatzen da.
Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 1997ko urtarrilaren 31ko Udal Batzarrak erabaki zuen hasieraz onartzea dokumentu hori, eta jende aurrean erakutsi zen bitartean ez zen alegaziorik aurkeztu.
Behar ziren informeak egin ondoren, Udal Batzarrak erabaki zuen 1997ko apirilaren 4an behin-behinekoz onartzea tramitatutako aldaketa, eta espedientea Foru Aldundira bidaltzea behin betiko onartzeko.
Dokumentazioa Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak, 1997ko ekainaren 4an egindako 2/97 bileran, espedienteari eragozpenik ez jartzea erabaki zuen, derrigorrez bete beharrekoak diren alderdiei dagokienean.
Azkenik, Foru Aldundiko Hirigintzako zerbitzu teknikoek dokumentuaren edukina azterturik, adierazi dute lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidrauliko eta Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
<FONT FACE="Garamond 3"
ERABAKI DU
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Behin betiko onartzea Alegiako «I-11 Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa».
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta bi hilabeteko epean».
Donostia-San Sebastián, 1997ko uztailaren 22a.
<FONT FACE="Garamond 3" Idazkari teknikoa,
<FONT FACE="Garamond 3" JAVIER CAPDEVILA MAYORAL.
RSS