Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 1997ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraioak eta Herrilanak
4163

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 30ekoa, Garraio Azpiegitura zuzendariarena, Bilbao-Donostia linean, trenbidea Lasarte-Oriaraino eraman eta geltokiak eraikitzeko proiektua hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu eta haiek okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko irailaren 27an «1994-1999ko Trenbide Iharduketa Plana» onartu zuen eta plan horretan sartzen zen trenbidea Lasartera eramatea.

1996ko uztailaren 30eko Erabakiaren bidez, behin betiko onartu zen «Bilbao-Donostia linean, trenbidea Lasarte-Oriaraino eraman eta geltokiak eraikitzeko proiektua».

Proiektu horrek hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera atera zen 1996ko urriaren 17ko Erabakiaren bidez. Erabakia 1996ko urriaren 30eko 210 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizakarian eta 1996ko azaroaren 8ko «El Diario Vasco» egunkarian argitaratu zen eta Lasarteko udaletxeko iragarki-oholean hamabost egun balioduneko epean jarri.

Jendaurrean izandako epe horretan hainbat alegazio aurkeztu dituzte eta Garraio Azpiegitura zuzendariaren 1997ko uztailaren 30eko erabakien bidez banaka ebatzi ziren.

Kontuan izanik organo honek aginpidea daukala Garraio eta Herrilan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzeko 384/1995 Dekretuaren 5.h atalak xedatutakoa, testu beraren 7.1.e) atala, eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen 1/1995 Dekretuaren 15.1.b) atalarekin batera, aipatu xedapenak, haiekin bat datozen gainontzekoak eta guztiei aplikatu beharrekoak ikusita,

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1) «Bilbao-Donostia linean, trenbidea Lasarte-Oriaraino eraman eta geltokiak eraikitzeko proiektua»k hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta Lurreko Garraioen Antolaketari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153.1 atalean jasotako ondorioetarako, haiek lehenbailehen okupatu beharra deklaratzea.

2) Honekin batera doan zerrendan azaltzen diren ondasun eta eskubideen jabe guztiei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan Lasarteko Udaletxera ager daitezen, proiektuak hartutako ondasun eta eskubideak okupatu aurretiko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko; beharrezkoa izanez gero eta doakienek hala eskatzen badute, lur eremura bertara joateko aukera baztertu gabe.

Ekintza horretara ukitutakoek beraiek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta, beren titulartasuna egiaztatzen duten agiripaperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, e.a.) eta beren eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiripaper aurkeztu, egokitzat joz gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituztela, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 atalean xedaturikoari jarraikiz, interesatuek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Garraio eta Herrilan Sailean, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukearen kaleko 2an.

Erabaki honek administrazio bidea agortzen du eta bere kontra, jakinarazpen edo, kasuaren arabera, argitarapen egunean kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako Sailean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 30a.

Garraio Azpiegitura zuzendaria,

ENRIQUE PONTE ORDOQUI.

<FONT FACE="Garamond 3" «BILBAO-DONOSTIA LINEAN, TRENBIDEA LASARTE-ORIARAINO ERAMAN ETA GELTOKIAK ERAIKITZEKO PROIEKTUA» UDALERRIA: LASARTE-ORIA.

<FONT FACE="Garamond 3"

<FONT FACE="Garamond 3" KATASTROKO DATUAK UKITUTAKO AZALERA

FUNTSA PLANO TITULARRAREN IZEN ETA ALDIBATERAKO DESKRIBAPENA LEKUA EGUNA ORDUA

Z E N B A KIA ZENBAKIA HELBIDEA POLIGONOA LURZAITA DESJABETZA OKUPAZIOA 1 1 López Montenegroren 1 4 400 m.2 Baratzea Lasarte-Oriako 97-09-3 10:00

oinordekoak udaletxea

Idiakez, 7-1.a - DONOSTIA

3 4 Concepción Bruneten 7 4 231,50 m.2 231,50 m.2-ko Lasarte-Oriako 97-09-3 10,30

oinordekoa Ganímedesen lursaila udaletxea

zeharkalea, 2 - MADRID

Okendo, 4-4.a - DONOSTIA

4 3 eta 4 Lasarte-Oriako udaletxea 6.571 m.2 3.283 m.2 Zuhaitzak dituen Lasarte-Oriako 97-09-3 11:00

Kale Nagusia, z/g. berdegunea eta udaletxea

LASARTE-ORIA parke publikoa.

UDALERRIA: USÚRBIL.

KATASTROKO DATUAK UKITUTAKO AZALERA

FUNTSA PLANO TITULARRAREN IZEN ETA ALDIBATERAKO DESKRIBAPENA LEKUA EGUNA ORDUA

Z E N B A KIA ZENBAKIA HELBIDEA POLIGONOA LURZAITA DESJABETZA OKUPAZIOA 2 1, 2 y 3 Lasarte-Oriako Udala 35 7 9.497 m.2 762 m.2 Lur landugabea Lasarte-Oriako 97-09-3 11:30

Kale Nagusia, z/g. udaletxea

LASARTE-ORIA


Azterketa dokumentala