Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 1997ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
4158

2201/1997 ERABAKIA, uztailaren 24koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Osakidetzako Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritzan Aurrekontuen Kudeaketarako zuzendariordearen lanpostua betetzeko Virginia Galarraga Varela andrea izendatzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Osakidetzako Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritzan, Aurrekontuen Kudeaketarako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen ekainaren 9ko 811/1997 Erabakiaren bitartez egin zen eta <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko 122 zenbakian argitaratu zen, 1997ko ekainaren 27koan alegia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Virginia Galarraga Varela andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Virginia Galarraga Varela andrea Osakidetzako Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritzan Aurrekontuen Kudeaketarako zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena.– Zuzendariorde berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarrena.– Lansaria goi-mailako teknikaria-29 mailari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 7.630.326 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 24a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala