
154. zk., 1997ko abuztuaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Garraioak eta Herrilanak
4156
AGINDUA, 1997ko uztailaren 24koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Errepide Plan Orokorrean programaturiko hainbat iharduketa aldatzen dituena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Abenduaren 19ko 283/1989 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomi Elkarteko 1987-1998 epeko Errepide Plan Orokorra onartu zen eta abenduaren 30eko 335/1992 Dekretuaren bidez plana berrikusi eta epea 1993-2004ra luzatu zen.
Euskal Autonomi Elkarteko Errepide Plan Orokorraren Batzordeak 1997ko uztailaren 23an egindako ohizko bilkuran erabaki zuen planean aurrikusitako hainbat obraren zeharkako sekzioan aldaketa arrunt batzuk egitea eta plana bera gaurkotzea, Foru Aldundiek proiektuak zenbateraino bete diren eta aldundi bakoitzaren finantzei buruz adierazitakoaren arabera, datu horiek ezinbesteko egiten baitute proposaturiko aldaketak burutzea.
Euskal Autonomi Elkarteko Errepide Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 14. atalak, azaroaren 8ko 219/91 Legearen bidez aldatutakoak, ezartzen du plan horren aldaketa arruntak egiteko arlo horretan aginpidea duen sailburuaren Aginduaren bidez onartu beharko direla eta programaturiko iharduketen lehentasuna aldatzeko bada, lehenbizi Foru Aldundiekin koordinatu eta Errepide Plan Orokorraren Batzordearen txostena beharko dela.
Abenduaren 30eko 335/1992 Dekretuaren 4. atalean xedatutakoaren arabera, aldaketa arruntzat jotzen dira arau tekniko eta seinaleztapenei dagozkienak, programaturiko iharduketen lehentasunarekin zerikusia dutenak eta egin beharreko obren zeharkako sekzioa ukitzen dutenak. Kontuan izanik Garraio eta Herrilan Sailak aldaketa horiek onartzeko aginpidea duela, hala ezartzen baitu Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren 15. atalak.
Aipatutako aitzinkariak eta harekin bat datozen gainontzekoak eta guztiei aplikatu beharrekoak ikusirik,
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengo.– Agindu honen eranskinean jasotako Euskal Autonomi Elkarteko Errepide Plan Orokorraren aldaketa arruntak, hainbat obraren zeharkako sekzioari buruzkoak, onartzea.
Bigarrena.– Agindu honen berri Foru Aldundiei ematea eta argitaratzea, eta ohartaraztea administrazio bidea agortzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela bakarrik, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko arloko Sailean, Aginduaren jakinarazpena jaso edo argitaratutako egunaren, bietatik azkenaren biharamunean kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 24a.
Garraio eta Herrilan sailburua,
JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.
ERASKINA
<FONT FACE="Garamond 3" EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO 1993-2004 EPEKO ERREPIDE PLAN OROKORRAREN ALDAKETAK
<FONT FACE="Garamond 3" BIZKAIA
PROGRAMA: OBRA NAGUSIA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Errepidea Kodea Deskribapena Zeharkako sekzio berria
BI-625 B-1.9 Basauriko sarbidea, Zarátamoko zeharbidea eta Arrigorriagako sarbideak 2 x 7/10’5
BI-632 B-1.10 Elorrioko saihesbidea 2 x 7/10’5 N-634 B-1.28 Ibarsusi-La Herradura 2 x 7/10’5
RSS