
154. zk., 1997ko abuztuaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4155
189/1997 DEKRETUA, uztailaren 29koa, bizigaitasun-zedula kentzeko dena.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bizigaitasun-zedula Gobernazio Ministerioaren 1937ko martxoaren 16ko Aginduz eratu zen, higiene baldintzarik ez zuten etxebizitzak har ez zitezen edo pilaketak gerta ez zitezen. Xedapen hau 1937ko apirilaren 28ko, 1937ko maiatzaren 24ko, 1939ko maiatzaren 25eko eta 1943ko irailaren 16ko Aginduek osatu zuten ondoren, hain zuzen, jardunbide eta aginpidetzei buruzko zenbait alde arautzen dutenak, bai eta alogera guztietan bizigaitasun-zedula izan beharra ere.
Gaur egungo araupetzea Etxebizitza Ministerioaren otsailaren 24ko 469/1972 Dekretuan jasotzen da, babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez maiatzaren 10eko 1320/1979 Errege Dekretuak eta ondoren urtarrilaren 23ko 129/1985 Errege Dekretuak aldatuta, biak Obra Publiko eta Hirigintza Ministerioarenak.
Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi Estatutuen 10.31 atalaren arabera, etxebizitza arloko eskumenak Elkarte honek ditu bakar-bakarrik.
Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuaren eta otsailaren 6ko 325/1987 Errege Dekretuaren bidez, arkitektura ondare, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko eta etxebizitza arloko zerbitzuen titulartasuna Euskal Autonomi Elkarteari transferitu zitzaion.
Ekainaren 23ko 2187/1978 Errege Dekretuak onartutako Hirigintza Disziplinari buruzko Arautegiak honako hau finkatzen du bere 1. atalean: aurrezko lizentzia izan behar dute, besteak beste, eraikinak eta oro har instalazioak lehenengoz erabili edo hartzeak, lizentziak emateko aginpidetza Udalei dagokiela oro har.
Ondorioz, gaur egun etxebizitzak eraiki eta hartu aurretik bi kontrol daudenez, argi dago egoera hori argitzeko beharrizana, Herri-Administrazioen artean gaur egun dagoen eskumenen banaketaren arabera eta administrazioaren jarduera errazteko helburuak betez, kudeaketa publikoaren eraginkortasun eta deszentralizazio printzipioekin bat etorriz.
Helburu horien arabera, dekretu honek bizigaitasun-zedula kentzea xedatzen du, alegia, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Lurralde Ordezkaritzen bitartez, eman ohi duena, kontrol hau ez beharrekotzat jo baita obrak egiteko eta lehenengo okupaziorako lizentziak emateari atxikitako udal kontrolek bere gain hartzen dutelako.
Dena dela, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak dituen gainerako eskumenez baliatzen segituko du, etxebizitzek beharrezkoak diren bizigaitasun eta higiene baldintzak betetzen dituztela bermatzekotan.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko uztailaren 29an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra: Euskal Autonomi Elkartearen esparruan bizigaitasun-zedula kendu egiten da higiezin batek etxebizitza izateko gaitasuna duen egiaztatzeko beharrezko agiri gisa, bai eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzen bizigaitasunari buruzko aurrezko irizpena eman beharra ere, etxebizitzetarako diren higiezinetan obrak egiteko, horiek erabiltzeko eta hartzeko lizentziak lortzerakoan.
<FONT FACE="Garamond 3" ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu hau indarrean jartzean aurkeztu diren eta ebatzi gabe dauden zedula emateko eskabideak artxibatu egingo dira besterik gabe.
<FONT FACE="Garamond 3" INDARGABETZE XEDAPEN BAKARRA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Indargabetuta gelditzen dira Euskal Autonomi Elkartearen esparruan dekretu honen aurka doakeen beste arau oro, beraren babespean sortutako egoerak izan ezik.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak dituen eskumenen indarrez, dekretu hau burutu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ahal izango ditu.
2.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 29an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
RSS