Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 1997ko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Azpeitiko Udala
3865

EDIKTUA, 43. H.I.A. "Harzubia"ren birparzelatze proiektuaren behin betiko onarpena argitaratzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Udalbatzar Osoak, 1997ko ekainaren 17an egindako bilkuran, 43. <FONT FACE="Garamond 3" H.I.A. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> «Harzubia»ren birpartzelatze proiektuari behin betiko onarpena ematea erabaki zuen, 1997ko apirilaren 18ko Udalbatzar Osoaren erabakiz onartutako proiektu zuzenduaren arabera, aurkeztutako alegazioei ezetza emanaz, proiektuaren egile den Blasco Letratu jaunak 1997ko ekainaren 2ko dataz luzatutako txostenean onartuak izan daitezela proposatzen diren haiei ezik, Lurraren Legearen hainbat artikulu indargabetzearen ondorioz idatzitako Memoria berriaren edukina onartuz, Alkate-Lehendakariari ahalmenak emanaz Azpeitiko Udal honen izen eta ordezkaritzan dagokion erregistro-inskripzioa egiteko beharrezko diren adina dokumentu publiko edo pribatu sina ditzan.

Aipatutako erabakiaren aurka, bide administratibotik behin betikoa dena, Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa jarri ahal izango duzu Euskal Herriko Justizia Epaitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoentzako Gelaren aurrean, bi hilabeteko epean, honako Edikto hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, El Diario Vasco egunkarian, Egunkaria egunkarian, edo Udal honetako Iragarpen taulan, hots, argitalpen horietan azkena argitaratu edota, haiek baino geroagokoa balitz, egin behar liratekeenetan, norbanakoari egindako jakinerazpenaren hurrengo lenegunetik kontatua. Guzti hau Herri Administrazioaren Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 legearen 109. c artikuluan xedatzen denaren arabera, 1956ko abenduaren 27ko. Administrazioarekiko Auzi Eskumenaren Legeko 58. artikuluarekin eta Kode Zibileko 5. artikuluarekin bat.– Hau guztia, bidezko erizten diozun beste edozein errekurtso jartzeko kalterik gabe. Era berean, jakinerazpen honen bidez, azaroaren 26ko 30/1992 lege Meritatuaren 110. 3 artikuluen xedatutakoaren arabera, notifikazio honen gaia du erabaki edo erresoluzioaren aurka Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jartzeak, exijitzen duela, legez, aipatutako erabakia edota ebazpena eman duen Organuari aurrez jakineraztea.

Azpeitia, 1997ko uztailaren 4a.

Alkatea,

JOSE M.ª BASTIDA ARRIETA.


Azterketa dokumentala