Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 1997ko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3855

ERABAKIA, 1997.eko uztailaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Vicente Gascon Gascon jauna, "Matematika Aplikatua" jakintza-arloko Unibertsitate-Eskolako Katedraduna izendatzeko dena. Plaza horretarako deialdia 1996.eko martxoaren 29ko (apirilaren 26ko Estatuko Buletin Ofiziala) Erabakiaren bidez egin zen.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY"> Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan ezarririkoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1996.eko martxoaren 29ko (apirilaren 26ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitate-Eskolako Katedradunaren plaza bat betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 1997.eko urtarrilaren 28ko (otsailaren 26ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako Katedraduna izendatzea erabaki du: Vicente Gascón Gascón jauna, <FONT FACE="Garamond 3" N.A.N.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> zkia. 17.124.485, jakintza-arloa: «Matematika Aplikatua». Saila: Matematika Aplikatua.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenaren Arazo Kontentzioso eta Administratiboetarako Aretoaren aurrean, berau argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan, Unibertsitate honetako Errektore jauna jakinaren gainean jarriz aldez aurretik.

Leioa, 1997ko uztailaren 4a.

Errektorea,

PELLO SALABURU ETXEBERRIA.


Azterketa dokumentala