Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 1997ko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3851

167/1997 DEKRETUA, uztailaren 8koa, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala, banaketaz, sortzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Autonomi Estatutuaren 10.22 atalean xedatzen denez, Euskal Autonomi Elkarteari eta ez beste inori dagokio elkargo profesionalen eta lanbide titulatuen exekuzioaren gaineko eskumena, Konstituzioaren 36. eta 139. ataletan ezarritakoa hautsi gabe.

Uztailaren 8ko 1547/1994 Errege Deretuaren eta uztailaren 12ko 293/1994 Dekretuaren bitartez, Estatuko Gobernuaren eta Autonomoaren arteko akordioa onartu zen, zeinaren bitartez elkargo ofizialen eta profesionalen alorreko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomi Elkartera eskualdatzen baitziren. Ondorioz, esparrua <FONT FACE="Garamond 3" EAE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko lurraldean zuten elkargoen gaineko funtzioak bereganatu zituen Autonomi Elkarteak.

Akordio horren H idazatian ezartzen denez, Administrazio Zentralari banaketa edo autonomi mailako elkargoak sortzea eskualdaketa egin aurretik eskatu zaion kasuetan, espedientea Autonomi Elkarteari bidaliko zaio, bidezko jarduerak egin ondoren honek behin betiko ebazpena eman dezan. Bistan denez, aldibaterako kasu horiek «a contrario sensu» interpretatuz gero, hortik aise ondorioztatzen da Autonomi Elkartea gaituta dagoela aipatutako akordioa indarrean jarri osteko banaketa-espedienteak ere bideratu eta ebazpena emateko.

Bestalde, Autonomi Estatutuaren aldibaterako zazpigarren xedapenean ezarritakoaren arabera eta Eusko Jaurlaritzak gai horretaz legerik ematen ez duen bitartean, araudi aplikagarria otsailaren 13ko 2/1974 Legea —elkargo profesionalak arautzen dituena eta abenduaren 26ko 74/1978 Legeak aldatu zuena— izango da.

Ondorioz, azaldutako legezko manuen babesean eta, zehazki, otsailaren 13ko 2/1974 Legearen 4. atala eta Biologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak <FONT FACE="Garamond 3" EAE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko ordezkaritzaren bitartez onartzen dituen apirilaren 26ko 693/1996 Errege Dekretuaren 69. atala eta horrekin bat datozenak gogoan hartuta, erakunde horrek Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera jo du, banaketaz bertako Lurralde Elkargoa sortzeko eskatuz.

Hori guztia dela-eta, aipatutako elkargoak egin duen eskaera zuzena delako eta indarrean dauden legeek eskatzen dituzten izapideak bete ondoren, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Idazkaritzak 1997ko uztailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.– Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala sortzen da, Biologoen Elkargo Ofizialaren banaketaz. Horretarako, oraingo Lurralde Ordezkaritza eraldatu egiten da.

2. atala.– Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren eremua Euskal Autonomi Elkartea izango da, eta bere egoitza Bilbon izango du.

<FONT FACE="Garamond 3" ALDIBATERAKO LEHENENGO XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Dekretu hau indarrean jarri eta hiru hilabete gabe, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Gobernu Batzordea aukeratzeko hauteskunde-deia egingo du.

<FONT FACE="Garamond 3" ALDIBATERAKO BIGARREN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Biologoen Elkargo Ofizialaren oraingo Euskadiko Lurralde Ordezkaritzak egingo du Elkargoaren Gobernu Batzordea aukeratzeko hauteskunde-deia eta izango da hateskunde-burua. Hauteskundeak lanbidearen estatutuek ezarritako moduan burutuko dira.

<FONT FACE="Garamond 3" ALDIBATERAKO HIRUGARREN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Apirilaren 26ko 693/1996 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Biologoen Elkargo Ofizialaren Estatutuen 62. atalean xedatutakoa hautsi gabe, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala subrogatu egingo da legez eskuorde dakizkiokeen eta Biologoen Elkargo Ofizialaren Euskadiko Ordezkaritzari dagozkion eskubide eta betebehat guztiei dagokienez.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 8an.

<FONT FACE="Garamond 3" Lehendakaria,

<FONT FACE="Garamond 3" JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

<FONT FACE="Garamond 3" Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Azterketa dokumentala