Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1997ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
3802

IRAGARPENA, Aitor Iturriaga Zugazartazar jaunari Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1997ko apirilaren 11ko Erabakia jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Herritarren Segurtasunerako zuzendariak, 942/96-SC/XVII zenbakiko zigor-espedientean 1997ko apirilaren 11an hartutako erabakiz, berrogeita hamar mila eta bat (50.001) pezetako bi isun ezarri zizkion Aitor Iturriaga Zugazartazar jaunari, helbidea Durangoko Askatsun Etorbideko 17an duenari, otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 23.c) eta 23.m) ataletan jasotako arau-hauste larriaren egile-erantzulea izatearren, hain zuen, Durangon 1996ko maiatzaren 18an Bilera Eskubideari buruzko legeria bete gabe bilera bat egitearren.

Interesdunari zigor-erabaki hori jakinarazten saiatu arren, hori egiterik lortu ez denez, iragarpen hau ematen da argitara, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. ataleko 4. azpiatalean ezarritakoa betez. Horrez gain, jakinarazten zaio administrazio bidea amaitzen ez duen erabaki horren aurka interesdunak errekurtso arrunta jarri ahal izango diola Segurtasun sailburuordeari, iragarpen hau argitaratzen denetik hilabeteko epean.

Zigor-erabakiak administrazio bidean irmotasuna lortzen duenetik hogei egun balioduneko epean ordaindu beharko da isuna. Irmotasuna, errekurtso arrunta aurkezteko dagoen hilabeteko epean errekurtsorik aurkezten ez bada edo, aurkeztu bada, gaitzesten den kasuan lortuko du erabakiak.

Isunaren ordainketa, hurrengo edozein banku kontutan egin beharko da, izen-abizenak eta espediente zenbakia, eta Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziz.

Euskal Autonomia Elkarteko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-<FONT FACE="Garamond 3" BBK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Kontu zka. 2095-0631-55-21-31000143

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa- <FONT FACE="Garamond 3" KUTXA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Kontu zka.: 2101-0760-69-0002788214

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa- <FONT FACE="Garamond 3" VITAL<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Kutxa.

Kontu zka.: 2097-0178-92-0015172561

Zigortuak ezarritako isuna adierazitako borondatezko epe horretan ordaintzen ez badu, behartze-bidean ordainaraziko zaio bere ondaretik, azaroaren 26ko aipatu 30/1992 Legearen 97.1 atalean xedatutakoari jarraituz.


Azterketa dokumentala