Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 1997ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3083

ERABAKIA, 1997ko maiatzaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 37/97 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, Leioako Zientzia Fakulterako kristalezko negutegi bat erosteko.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. (94)- 464 77 00- Faxa. (94) 480 11 90.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio-Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi Preskripzio Teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: lote bakarra.

d) Emateko lekua: ikusi Preskripzio Teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi Preskripzio Teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 3.900.000 PTA, BEZ barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: iragarki hau argitaratu eta handik hilabetera bitartean, eguerdiko 13:00etara arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi Oinarrien Orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: iragarki hau argitaratu eta handik hilabetera, eguerdiko 13:00etan. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo astegunera arte atzeratuko litzateke.

b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1-a. Erregistro Orokorrean.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen diren unetik hasita.

e) Aldakiak: gehienez aldaki bat onartuko da.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: asteguna den aurreneko asteartean, proposamenak aurkezteko epea itxi eta hamar egun igaro ondoren.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

Leioan, 1997ko maiatzaren 22an.

<FONT FACE="Garamond 3" UPV / EHUren 1996ko azaroaren 5eko Erabakiaz egindako eskuordetzeaz sinatua.

Ekonomia Gaietako errektoreordea,

<FONT FACE="Garamond 3" JON BARRUTIA GUENAGA.


Azterketa dokumentala