Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 1997ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3070

AGINDUA, 1997ko maiatzaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1997-98 ikasturtean zehar burutzekoa den bertso lanketarako laguntza deialdia zabalduz.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, bere <FONT FACE="Garamond 3" NOLEGA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> programaren bidez, eskola giroa euskalduntzeko hainbat ekintza antolatzen eta burutzen ari da. Ekintza horietariko bat, azken urteetako ibiliak erakusten duenez, eskola giroan hizkuntzarekiko klase emankizun formalez gainera hizkuntz lanketarako ariketa bizi eta naturalak bideratzea da; hots, euskara asignatura huts moduan eman ordez, ikasle-irakasleen interes eta sentipenak kilikatuz hizkuntza lantzea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, euskararen ahozko erabilera, hitzen ebakera zuzena eta doinuera egokia, bapateko jariokortasuna eta hitz etorria bultzatzeak umearen hizkuntz gaitasunari begira duen aparteko garrantziaz jabeturik, bertso lanketak gure ikasle-irakasleen artean duen hedadura eta garrantzia handitu nahirik eta azken urteotako ibiliari jarraiki, Eskola Bertso-lanketarako laguntzabideak eskaini beharra ikusten du.

Guzti honen haritik hauxe,

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra.– Ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 1997-98 ikasturtean zehar burutzekoa den eskola bertso-lanketarako laguntza deialdi hau onartzea, Agindu honen Eraskinean zehazten diren oinarri-arauen arabera.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Oinarri-arauetan jardupide gaietan aurrikusi gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubideko eta Administrazio Jardupide Arrunteko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena.– Interesatuak deialdia eta oinarri-arauak inpugnatu ahal izango ditu, bai eta horien ondorioz Administrazioak egin ditzan egintza oro ere, Herri Administrazioen Araubideko eta Administrazio Jardupide Arrunteko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioko Legean ezarritako epean eta eran.

Hirugarrena.– Agindu hau <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen den egunaren bihamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko maiatzaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU

ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" OINARRI-ARAUAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– Deialdi honetako laguntza-jasotzaileak Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeak izango dira, Eskola Bertso-lanketan 1997-98 ikasturtean hurrengo oinarrietan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten taldeak dituztenak.

2.– Laguntza deialdi honek Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako bertso lanketa hartuko du kontuan.

3.– Laguntza deialdi honetara A, B eta D irakastereduetan ari diren ikasleen bertso lanketa bildu ahal izango da.

4.– Oinarriz ondoko hauek hartuko ditu laguntza deialdi honek kontuan: hasi bertso-paperak irakurtzetik eta, aurrez prestaturiko bertso abestuak barne, bapateko bertsoetaraino. Saio hauetan bertsoak ezezik, bestelako adierazpideak ere erabili daitezke, hala nola kontakizunak, alegiak, pasadizoak, txisteak eta ahozko adierazmena indartzeko balio lezakeen beste edozein baliabide.

5.– Euskara hutsean prestaturiko bertso lanketara mugatzen da laguntza deialdi hau.

6.– Bertsolari taldeek, beren osakerari dagokionez, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Unibertsitatekoa ez den irakaskuntzan diharduten ikaslez osaturik egotea.

b) Arduradun bat izatea; oinarriz bertso lanketan ari diren ikasleen ikastetxeko irakaslea izango da.

7.– 1997-98 ikasturtean burutuko den bertso lanketa hartuko da kontuan deialdi honetan.

8.– Bertsolari taldeek hiru emanaldi egin beharko dituzte gutxienez. Lehenengoa, bere ikastetxean bertako ikasle eta/edo gurasoentzat; hurrengo biak eskualdeko beste bi ikastetxetan, beraietako ikasleentzat. Laguntza deialdi honetan ez dira lagunduko ikastetxeetatik kanpo egindako emanaldiak.

9.– Bertso lanketako eginkizunok ikasleen ikastetxeko planaren barruan kokatu beharrekoak dira; beraz, bertako zuzendariak jakinaren gainean eta ados egon beharko du.

10.– Laguntza deialdi honetara bildu nahi duen edozein ikastetxek 1997ko irailaren 1etik hasi eta 1997ko urriaren 10 bitartean, egun biak barne, berariazko eskabide orria bete beharko du eta, beharrezko adostasun azalpena arduradunak eta zuzendariak sinaturik eta ekintzaren begiz jotako aurrekontua eta eskatzen den laguntza zehaztuz, lekuan lekuko Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztuko. Bestela, epe horren barruan postan sobre irekian aurkeztu beharko du ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali:

<FONT FACE="Garamond 3" EUSKO JAURLARITZA.

HEZKUNTZA SAILA (NOLEGA ATALA).

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Wellingtongo dukearen kalea 2,

Lakua, 01010 <FONT FACE="Garamond 3" VITORIA-GASTEIZ

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>(edota Herri Administrazioen Araubideko eta Administrazio Jardupide Arrunteko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean ezartzen den edozein administrazio gunetan). Eskabide orriak Hezkuntza Ordezkaritzetan eskura daitezke.

11.– Oinarriz, ondoko fase hauek hartuko dira kontuan:

a) Prestakuntza fasea: bertso lanketaren lehen asmoarekin hasten den unetik lehen emanaldiaren eguna arteko langintza.

b) Emanaldiak. Ebazpen eta Jarraipen Batzordearen esku dagoemanaldi-irteera proposamenak modulutan egokitzea.

12.– <FONT FACE="Garamond 3" HUIS <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>aren onarpena jasotako eskabideek, bertsogintzako lana prestatu eta gutxienez hiru emanaldi eskaintzeagatik, dirulaguntza eskuratuko dute, beti ere 1997ko aurrekontuek hartarako bidea ematen duten neurrian.

Dirulaguntzak ondoko eginbehar hauei erantzuteko erabiliko dira:

– Joan-etorri gastuak, eskualde barruko emanaldiei dagozkienak.

– Eginkizuna aurrera eraman ahal izateko behar diren baliabide materialen gastuak.

Irizpide nagusi bezala, kontuan izan bedi eskola bertsogintzako deialdi honek hizkuntz gaitasuna indartzeko helburua duela. Baliabide materialen gastuak ere ikuspegi horretatik bideratzekoak dira: tresneria eta entzungailu sofistikatuak eskuratzeko egin litezkeen gastuak, beraz, ez dira lehenengo mailakotzat hartuko.

13.– Deialdi honetara biltzen diren ikastetxeek langintza horregatik beste erakunderen baten dirulaguntza jaso edo jasotzekoa badute, horren azalpen zehatza egin beharko dute. Edozein modutan ere, bi dirulaguntzen baturak ezingo du gainditu gastuaren %100a.

14.– Dirulaguntza jaso dezaten ikastetxeek, ikasturte amaiera baino lehen, bertako bertsolari taldeen emanaldi-irteerei dagozkien ebaluaketa-fitxak, emanaldia jasotzen duten ikastetxeek beteak, eta langintzaren zernolakoa azaltzen duten galdekizunak behar bezala beteta bidali beharko dituzte 10. oinarrian adierazitako helbidera.

Diruz lagundutako eginkizuna aurrera eraman ez edota aipatutako agiriak bidaltzen ez dituzten taldeek dagokien diru kopurua itzuli beharko dute abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. ataletan dioenaren arabera Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.

15.– Dirulaguntzen Ebazpen eta Jarraipen Batzorde bat eratuko da, honako kideok osaturik:

– Bertsolaritza munduko bi ordezkari

– Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.

– <FONT FACE="Garamond 3" PAT <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>etako Hizkuntz Normalkuntzako hiru teknikari.

– <FONT FACE="Garamond 3" NOLEGA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ataleko bi ordezkari.

Batzorde honetako kideak Hezkuntza sailburuordeak izendatuko ditu. Batzorde horren eginkizuna aurkeztutako eskabideak aztertu eta ikastetxeei laguntzak eman dakizkien proposatzea da, honako irizpideok kontuan hartuz: ekintza euskararen erabilera indartzeko plan osatu batean txertatua izatea, bertso-taldearen eta saioaren ezaugarriak, emanaldi kopurua eta emanaldiotarako mugitu beharreko ikasle kopurua.

16.– Batzordeak laguntza deialdiaren erabaki-proposamena helaraziko dio Hezkuntza sailburuordeari eta honek dagokion Erabakia hartuko du 1997ko azaroaren 30a baino lehen.

Aipaturiko epean erabaki espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da.

Erabaki horrek ez du Administrazio bidea agortzen eta bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.

17.– Ordainketa, diru-sarrera bakarrean gauzatuko da eta Erabakia argitaratu ondoren jarriko da tramitean.


Azterketa dokumentala