Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 1997ko apirilaren 26a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
2138

IRAGARPENA, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena, Agrupación de C.E.E. de Gipuzkoa, KATEA, S.A. delakoari dirulaguntza ematean aplikatu beharreko araudia ez betetzeagatik izapidetutako itzulera prozeduran hartutako erabakia jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">93G1003003 zenbakidun hitzarmenari buruzko itzulera prozeduran –Lanbidezko Etengabeko Prestakuntzarako eta Birgaikuntza Profesionalerako neurri suspergarriak arautzeari buruzko maiatzaren 11ko 136/1993 Dekretuaren babesean izapidetua– Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak 1997ko martxoaren 12an hartu zuen erabakia jakinarazten saiatu arren, ezin izan denez jakinarazi, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. atalean agindutakoaz bat etorriz, erabaki hori –ondoren transkribatzen baita– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da.

Hitzarmenaren zenbakia: 93G1003003

Agrupación de <FONT FACE="Garamond 3" C.E.E. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> de Gipuzkoa, <FONT FACE="Garamond 3" KATEA, S.A.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> delakoari emandako dirulaguntza itzultzeko prezedura, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren 1996ko azaroaren 11ko probidentziaz hasia, aztertu da.

Hau honela: 1993ko ekainaren 15ean, Agrupación de <FONT FACE="Garamond 3" C.E.E.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> de Gipuzkoa, <FONT FACE="Garamond 3" KATEA, S.A. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> delakoak eskabide bat aurkeztu zuen Lanbidezko Etengabeko Prestakuntzarako eta Birgaikuntza Profesionalerako neurri suspergarriak arautzeari buruzko maiatzaren 11ko 136/1993 Dekretuan, bereziki, IV. atalburuan –Informazio, Orientatze eta Prestakuntza Ihardueretarako Egitarauak arautzen dira– ezarritako dirulaguntzez baliatzeko.

Hau honela: Prestakuntza Zuzendaritzak prestakuntza proiektua aztertu eta ebaluatu ondoren, proiektuak aipatu dekretuan aurrikusitako dirulaguntza jasotzeari egoki iritzi zitzaion; hori dela eta, 1993ko irailaren 23an, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta eskabidea aurkeztu zuen entitatearen arteko hitzarmena formalizatu zen.

Hau honela: hitzarmen horretan klausula batzuk ezarri ziren, alde batetik, elkarte izenpetzaileak egin beharreko prestakuntza programa arautzeko, eta, beste aldetik, sail honek eman beharreko dirulaguntza arautzeko. Gainera, alde biek hainbat konpromezu hartu zituzten. Prozedura honi dagozkion konpromezuak hauek dira laburturik:

1.– Agrupación de <FONT FACE="Garamond 3" C.E.E.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> de Gipuzkoa, <FONT FACE="Garamond 3" KATEA, S.A.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> delakoaren konpromezuak:

a) Jarduera profesionalaren hainbat alorretan prestakuntza programa bat egitea, enplegurako Gipuzkoan dauden zentro berezietako langileei 22 ikastaro emanez (bigarren eta laugarren klausulak).

b) Egintza horiek 1993ko abenduaren 31 eta 1994ko abenduaren 31ren artean burutzea (hirugarren klausula).

c) Azken memoria egitea eta ikastaroak amaitu eta hiru hilabeteren barruan sail honi igortzea (bosgarren klausula, maiatzaren 11ko 136/1993 Dekretuaren 41. atalari lotuz).

2.– Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren konpromezuak:

– elkarte izenpetzaileari 28.182.940 PTAko dirulaguntza ematea, honela ordainduko dela:

a) 19.728.058 PTA, hitzarmena izenpetzerakoan.

b) 8.454.882 PTA, ikastaroak amaitzerakoan, azken memoria eta ebaluazio galde-sortak aurkeztu ondoren (bosgarren eta seigarren klausulak).


Azterketa dokumentala