Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura
1934

IRAGARPENA, Luxaondoko (Aiara, Araba) 52. zenbakia duen baserria Monumentu Multzo gisa Monumentu kategoriaz kalifikatzeko espedienteko interesatu bati entzuteko aldiaren berri ematen duena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Ondoren zehazten den espedienteko interesatuei entzuteko epea ireki dela jakinarazteko saioa egin den arren, hori egitea ezinezkoa izan da Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen atalaren arabera. Beraz, ediktu hau argitaratzen da, lege horretako 59.4. atalean agintzen den moduan.

Espediente zk.: A001/95-4. Luxaondoko (Aiara. Araba) 52. baserria Kultura Ondasun gisa kalifikatzea Monumentu kategoriaz.

Interesatua: Tomás Alberto Larrea Acha (15.892.457 <FONT FACE="Fuente294" NAN<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> zk.)

Azken helbidea: Gran Vía, 6. Orduña (Bizkaia).

Aipatutako espedientea 1997ko martxoaren 19an hartutako Erabaki bidez presazkotzat jo zenez, eta, ondorioz, interesatuei entzuteko epea erdira murriztu denez, honako hau

<FONT FACE="Fuente294" ERABAKI DUT

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Tomás Alberto Larrea Achari interesatuei entzuteko epea irekia dagoela jakinaraztea, iragarpen hau <FONT FACE="Fuente294" EHAA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>n argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta 5 eguneko epean, egoki irizten dituen alegazioak egin ditzan eta nahi beste dokumentazio eta frogagiri aurkez ditzan, Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen 11.3. atalean ezarritako ondorioetarako, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. atalarekin zerikusia baitu. Horretarako Euskal Kultura Ondarearen Zentrora jo beharko du, bertan izapidatzen ari baita aipatutako espedientea. Hona helbidea: San Antonio k. 2. Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko apirilaren 11.

<FONT FACE="Fuente294" Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea

JOSE M. AGIRRE ESKISABEL


Azterketa dokumentala