Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbao Bizkaia Kutxa
1112

DEIALDIA, Ohiko Batzarre Nagusia egiteko dena.

Administrazio Kontseiluak otsailaren 20an egindako bilkuran erabakirik, eta Estatutu sozialen 31 artikuluan agintzen dena betez, Erakundeko Kontseilari Nagusi Jaun-Andreei, Ohiko Batzarre Nagusirako deialdia zabaltzen zaie, zeina lehenengo deialdian, martxoaren 15ean izango den, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Sondikako Olan dagoen Hezkuntza Berezirako Instituto Hitzaldi Aretoan, eta bigarren deialdian, 12:30ean egun eta leku berean, hauxe izango delarik

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

I.– Batzarrea eratu.

II.– Lehendakariaren Informea.

III.– Kontrol Batzordearen Informea.

IV.– 1996ko ekitaldiari dagozkion Txostena, Urteko Balantzea eta Emaitza Kontua, eta Administrazio Kontseiluaren Kudeaketa-Informea onartu eta aztertu, bidezkoa erizten bada, eta Soberakinen Aplikaziorako Proposamena ere.

V.– Ekintza Ongile Soziala.

a) Gizarte Ekintzen 1996ko Ekitaldiko Kudeaketa eta kitapena onartu.

b) 1997ko Ekitaldirako Aurrekontuak onartu.

c) Gizarte Ekintza, Bilboko Udalarekin Lankidetzan.

d) Gizarte Ekintza, Aspaldiko Fundazio Proiektuarekin Lankidetzan.

VI.– Erregu-Galderak.

VII.– Batzarreko Akta onartu.

Bilbo, 1997ko otsailaren 20an.

Idazkari orokorra,

J. IGNACIO SUSAETA CORRES.


Azterketa dokumentala