Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lezamako Udala
1109

EDIKTUA, S.III industriarako hirigintza lurraren mugaketa aldatzeko Arau Subsidiarioen Aldaketa Zehatzari lehen onarpena emateari buruzkoa.

Udalak 1997ko otsailaren 13an egindako ezohizko Osoko Bilkuran Peru Garate Urretxua Arkitekto jaunak idatzitako hirigintzarakoez besteko lurra barruratuz, S.III industriarako hirigintza lurraren mugaketa aldatzeko Arau Subsidiarioen Aldaketa Zehatzari lehen onarpena ematea erabaki zuen, eta hilabeteko epean jendaurreko argibidealdia zabaldu, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta herrialdean zabalkunderik haundiena duen egunkarian iragarkiak argitaratuz.

Aipatutako aldaketa zehatza, dagokion espedientearekin batera, jendearentzat iragarrita dago udal bulegoan, aipatutako iragarkien azken argitaralditik hasita, hilabeteko epearen barruan, interesatuek bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituztelarik.

Espedientea jendaurrean dagoen bitartean alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behingoz onartutzat joko da Aldaketa.

Lezaman, 1997ko otsailaren 14a.

Alkatea,

LUIS R. ALVAREZ.


Azterketa dokumentala