Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
1101

IRAGARPENA, Bilboko Udalarena, Bilboko Hiri-Antolaketarako Egitamu-Orokorraren Arautegiaren 7.1.10, 7.2.8, 7.2.11, 7.5.20, 7.9.1 eta 7.9.3 atalen aldaketa puntuala hasieran onartzeari buruzkoa.

Bilboko Udalbatzak 97-01-31n egindako batzarraldian erabaki hau hartu zuen, besteak beste (esp. 971034000001):

«Hirigintza Sailak egindako txostenean oinarriturik, Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.3 atalean ohartemandako quorumarekin eta indarrean dauden legeekin bat etorriz, Udalbatzarrak erabaki hau hartu du:

Bat.– Hasieran onartzea Bilboko Hiri-Antolaketarako Egitamu-Orokorraren Arautegiaren 7.1.10, 7.2.8, 7.2.11, 7.5.20, 7.9.1 eta 7.9.3 atalen aldaketa puntuala Udal zerbitzu teknikoek egindako txostenaren arabera:

Bi.– Herritarrei horren berri emateko hilabeteko aldia hastea, dagozkion iragarkiak iragarki-oholean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko egunkaririk zabalduenetako batean argitaratuz, eraginpekotzat daudenek euren alde egoki deritzeten arrazoibideak aurkez ditzaten. Administrazio-espedientea eta dagozkion agiri teknikoak euren eskueran daude Hirigintza Saileko Planeamendu Sailataleko bulegoetan. (Udaletxearen alboko eraikineko 4. solairuan).

Hiru.– Eraginpeko aldean baimenak ematea etetea Lurraren Erregimen eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Testu Bateratua onartu zuen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege-dekretuaren 102. atalean adierazitakoaren arabera.

Lau.– Proiektu hau behin-behinekoz onartutzat ematea baldin eta arrazoibiderik aurkeztu ez bada horretarako jarritako epean, administrazio-espedientearen fotokopia eta agiri teknikoen behar bezala eginbideturiko bost kopia Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailera bidaliz behin-betiko onartu dezan hala balegokio; hau guztiau Lurraren Erregimen eta Hiri-Antolaketari buruzko 1992ko ekainaren 26ko Legearen Testu Bateratuaren 114.2. atalean xedatutakoaren arabera.

Bost.– Erabaki honen berri ematea Lizentziak, Kudeaketa, Eraikuntza-Erregimen eta Ingurugiro Sailatalei eta Surbisari.

Bilbao, 1997ko otsailaren 7a.

IDAZKARIORDE NAGUSIA.

(91-09-17ko eskuordetzaz)


Azterketa dokumentala