Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
1100

IRAGARPENA, Bilboko Udalarena, hasieran onartzen duena Bilboko Hiri-Antolaketarako Egitamu Orokorraren aldaketa, Olabeagako 819. Banaketa-eremua berriro antolatzeko.

Udalbatzak, 97-01-31n egindako batzarraldian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste (esp. 961034000014):

«Hirigintza Sailak egindako txostenean oinarriturik eta apirilaren 2ko Toki-Jaurbidearen Oinarriak arauzten dituen 7/1985 Legearen 47.3 atalean ohartemandako quorumarekin, indarrean dauden legeen arabera, Bilboko Udalbatzarrak erabaki hau hartu du:

Bat.– Hasieran onartzea, Bilboko Hiri-Antolaketarako Egitamu Orokorraren aldaketa, Olabeagako 819. Banaketa-eremua berriro antolatzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak aurkeztutako proiektuaren arabera, agiriak honako hauetan zuzentzeko:

1.– Lurzoru pribatua dagokion bilbeaz adieraztea.

2.– Eremuaren mendebaldeko biribilunea 28 metro eramango da aipatutako alderantz, hartara ohartemandako eskola-ekipamenduen neurriak hobetzeko.

Bi.– Herritarrei horren berri emateko hilabeteko aldia hastea, dagozkion iragarkiak iragarki-oholean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko egunkaririk zabalduenetako batean argitaratuz, eraginpekotzat daudenek euren alde egoki deritzeten arrazoibideak aurkez ditzaten. Administrazio-espedientea eta dagozkion agiri teknikoak euren eskueran daude Hirigintza Saileko Planeamendu Sailataleko bulegoetan. (Udaletxearen alboko eraikineko 4. solairuan).

Hiru.– Eraginpeko aldean baimenak baliogabetzea eta Lurraren Erregimen eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Testu Bateratua onartu zuen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege-dekretuaren 102. atalean adierazitakoaren arabera.

Lau.– Proiektu hau behin-behinekoz onartutzat ematea baldin eta arrazoibiderik aurkeztu ez bada horretarako jarritako epean, administrazio-espedientearen fotokopia eta agiri teknikoen behar bezala eginbideturiko bost kopia Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailera bidaliz behin betiko onartu dezan hala balegokio; hau guztiau Lurraren Erregimen eta Hiri-Antolaketari buruzko 1992ko ekainaren 26ko Legearen Testu Bateratuaren 114.2 atalean xedatutakoaren arabera.

Bost.– Erabaki hau bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera eta Kudeaketa, Lizentziak, Eraikuntza-Erregimen eta Ingurugiro Sailataletara.»

Bilbao, 1997ko otsailaren 7a.

IDAZKARIORDE NAGUSIA.

(91-09-17ko eskuordetzaz)


Azterketa dokumentala