Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
1097

DEIALDIA, Osakidetzarena (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila), Gurutzeta eta Arantzazuko Ama ospitaleetako Hewlett Packard ekipoen mantenimendua kontratatzeko lehiaketa publikoaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Osasun Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Araba kalea 45 - E - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945-182000. Faxa: 945-137630.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Ekonomi Araubidea eta Kontrataziorako Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 290/20/1/00037/0000/ 0297-S.C.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hewlett Packard ekipoen mantenimendua.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Gurutzeta eta Arantzazuko Ama ospitaleak.

d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 1997ko abenduaren 31 arte. Luzatzea ere egongo da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 4.500.000 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: 90.000 PTA.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea,

b) Helbidea,

c) Herria eta posta kodea,

d) Telefonoa,

e) Faxa: 1 puntuan adierazitakoak.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: -

7.– Kontratistaren betebeharrak

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: kaudimen ekonomikoa, finantza arlokoa eta teknikoa egiaztatzeko agiriak:

Kaudimen ekonomikoa eta finantza arlokoa: deklarazio bat, azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio eta zerbitzuei buruzkoa.

Kaudimen teknikoa: agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Enpresako ekipo teknikoaren deskripzioa.

– Kontratua burutzeko enpresarioak dituen material, instalazio eta ekipo teknikoari buruzko deskripzioa.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1997ko apirilaren 1eko 12:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eta karatulan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1 puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea,

b) Helbidea,

c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak.

d) Eguna: 1997ko apirilaren 4a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. atalean xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada). e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: -

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. 12.– Iragarpena EBAOra bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 13a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ÁNGEL CANCELO CALVO.


Azterketa dokumentala