Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
1092

LEHIAKETA. Iragarpena, Gazte Kontsumitzailearen 1997. urteko Europako Lehiaketaren laugarren edizioaren nazio mailako aldia antolatu eta koordinatzeko kontratua esleitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.-

a) Erakundea: Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C02/11/1997

2.– Kontratuaren ezaugarriak.-

a) Helburua: Gazte Kontsumitzailearen 1997. urteko Europako Lehiaketaren laugarren edizioaren nazio mailako aldia antolatu eta koordinatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomi Elkartea.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): Administrazioak ekiteko idatziz agindua ematen duenean hasiko da, egundo ere ez behin-betiko bermea gordailatu baino lehen; 1997ko maiatzaren 31ra arte iraungo du epeak, nahiz eta fitxa-txostenak 1997ko apirilaren 17a aurretik gauzatu beharko diren.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.-

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.-

Guztira: hiru milioi (3.000.000) pezeta.

5.– Fidantzak.-

Behin-behineko fidantza: hirurogei mila (60.000) pezeta.

6.– Agiriak eta argibideak.-

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, beheko solairua (Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945-188931

e) Faxa: 945-189018

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1997ko martxoaren 13a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.-

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak:

– Finantza instituzioen txostena edo, beharko balitz, arrisku profesionalei aurre egiteko kalteordain-asegurua egon badagoenaren frogagiria. – Azken hiru urteetan burututako zerbitzu edo lanik garrantzitsuenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak barne hartuko dituela.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.-

a) Aurkezteko azken eguna: 1997ko martxoaren 14ko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko beraraizko klausulen pleguetako edukia jasotzen duten hiru gutunazal (A, B eta C) aurkeztu beharko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2. Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, beheko solairua (Lakua II eraikina).

3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.-

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, beheko solairua (Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna:.1997ko martxoaren 14a.

e) Ordua: 13:00.

11.– Iragarpen gastuak.– Esleipendunaren pentzutan izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 18a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala