Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
1090

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat hedatzeari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 46. eta 60. ataletan xedatutakoa betez, aipatzen diren administrazio-egintzei buruz ondoren aipatzen den prozeduran administrazioarekiko auzi-errekurtso bat hedatu egin dela jakinarazten da.

Errekurtsoa: arrunta, 2354/95

Aurkatutako jatorrizko egintza: Basauriko Udalaren 95-2-28ko Akordioa, irekiera-lizentzia emateagatiko tasaren likidazioaren kontra (139 zk.; 34/94 zerrenda zk.) aurkezturiko berraztertzea ezesteko dena.

Egintza burutu duen administrazioa: Basauriko Udala

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 1995eko maiatzaren 23a.

Errekurtsogilea: Construcciones Pozokoetxea, S.L.

Hedapena eragin duen egintza: Basauriko Udalaren Alkatetza Dekretua, egunik gabekoa, errenta eta ordainarazpenen sekzioko espedientearen gainean emana (erreferentzia: 1996ko ekitaldia; 000070 likidazio zk.; 13/96 zerrenda zk.; garaje-aparkalekuaren irekieragatiko lizentziaren kontzeptua).

Hedapenaren eguna: 1996ko uztailaren 30a.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, beti ere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala