Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1088

AGINDUA, 1997ko otsailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz, 1997ko Ikerkuntzarako Euskadi Sarirako deia egiteko dena.

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortzeari, kentzeari eta aldatzeari eta sail horien egitekoak eta jardute–alorrak finkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan ezarritakoaren arabera, hau

XEDATU DUT:

1. atala.– Xedea.

Maiatzaren 7ko 93/1996 dekretuz araututako «Ikerkuntzarako Euskadi Saria», Gizarte eta humanitateen modalitatean, 1997ko ediziorako deia egitea da agindu honen xedea.

2. atala.– Saria. Hornikuntza.

Agindu honetan adierazitakoaren arabera emango den saria eta zenbateko gordina 6.000.000 PTAkoa izango da. Zenbatekoari dagokionez zati ezina izango da saria eta emateke deklaratu ahal izango da.

3. atala.– Agiriak:

Proposatzaileek ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte seikoizturik:

a) Txosten labur (bizpahiru orrialde) bat, bertan agertu beharko da izangaiak nola betetzen duen maiatzaren 7ko 93/1996 Dekretuan adierazitakoa; eta arrazoiak, espezializatu gabeko hizkuntzan idatziak, izangaiaren lanak sari hori merezi duela egiaztatzen dutenak.

b) Izangaiaren Curriculum Vitaea.

c) (Aukerakoa) izangaiaren argitalpenetako gehienera ere biren kopia.

d) (Aukerakoa) beste zientzilarien gomendiozko gutunak.

e) (Aukerakoa), egokitzat jotzen den beste edozein agiri.

Deialdiaren testua lortzeko Internet–eko helbidea hau da: «http://www.ehu.es/invest/convGV/».

Eskabideak eta 3. atalean adierazitako agiriak toki honetara bidaliko dira:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzi Politikarako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

Wellingtongo Dukea, 2

01010 Vitoria-Gasteiz

Erref.: Ikerketarako Euskadi Saria.

Herri–Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. 4 atalean adierazitako moduetako batez.

Agiriak aurkezteko epea 1997ko maiatzaren 20ra artekoa izango da.

5. atala.– Epaimahaiaren osaera.

Ikerketarako 1997ko Euskadi Sariaren Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

– Bostetik zazpi kidera arte, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatutako kideak, aintzat hartutako ospea duten pertsonak, horietako bat epaimahaiburu izango dela.

– Zientzi Politikarako zuzendaria (hitza bai baina botorik ez) eta idazkari koordinatzaile bezala jardungo du.

Epaimahaiko kideek ezingo dute parte hartu eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. ataleatan adierazitakoaren arabera, ezetsiak izan daitezke.

6. atala.– Saria entregatzea.

Ikerketarako 1997ko Euskadi Saria entregatzea ekitaldi publiko batean egingo da eta saridunak hitzaldi bat emango du bertan bere ikerketaren xede izan den gaiari buruz.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Agindu honetan adierazi ez den guztian maiatzaren 7ko 93/1996 Dekretuan xedatutakoak aginduko du.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko otsailaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala