Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 1997ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1087

AGINDUA, 1997ko urtarrilaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza­proiektu Bateratuak garatzeko diru­laguntzen deialdia egiten duena, hain zuzen SÓCRATES­LINGUA programaren E ekintzaren barneko 1997ko irailaren 1etik abenduaren 20ra arte egin beharrekoak.

SÓCRATES Programa 1995eko martxoaren 14an Europako Batasuneko Ministro–Kontseiluak onartu zuen. Programa horren helburua kalitatezko hezkuntza eta prestakuntza garatzea da, estatuen arteko lankidetzaren eremuan.

Bere hirugarren atalean Lingua Programa kokatzen da, estatu–kideen hizkuntzen ezagueraren sustapena eta hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntzaren hobekuntza kualitatiboa helburu izaten dituelarik.

Linguaren barnean E ekintza garatzen da, Hezkuntza–proiektu Bateratu baten eremuan (HPB), Europako Batasuneko estatu–kideetan dauden ikastetxeen artean ikasle–trukeen bidez gazteek atzerriko hizkuntzetan komunikatzeko daukaten motibazioa eta gaitasuna bultzatu nahi duena, hain zuzen ere.

1996ko abenduaren 30eko Aginduaren bidez (1997ko urtarrilaren 10eko BOE) zenbait arau orokor eman ziren, Europako Batasuneko SÓCRATES Programaren ekintza deszentralizatuen diru–laguntzetarako deialdietan bete behar direnak, esandako ekintzak garatzeari begira.

Hori guztia dela eta, honako hau, eta Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendariaren proposamena jarraituz,

XEDATU DUT:

1. atala.– SÓCRATES–Lingua Programaren E ekintzaren barnean, Hezkuntza–proiektu Bateratuak (HPB) egiteko laguntzak emateko deia egiten da, Europako Batasuneko fondoen kontura. Hezkuntza–aginpide osoa daukaten administrazioen arteko banaketa–formula aplikatu ondoren ateratzen den diru kopurua ordaindu beharko da. Formula hori 1996ko abenduaren 30eko Aginduaren bidez onartu zen (1997ko urtarrilaren 10eko BOE).

2. atala.– Euskal Autonomi Elkartean honako irakaskuntza hauek ematen dituzten ikastetxeak eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako irakaskuntzak.

Orokorrak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (2. zikloa), Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

Bereziak: Arteen eta hizkuntzen irakaskuntza.

b) Batxilergo Bateratu Balioanitza, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea, Irakaskuntzen Ertainen Erreforma, Araututako Lanbide Heziketa, Arte Aplikatuak, Arte–lanbideak eta zeramika, Helduen Hezkuntza, Arte Dramatikoa eta Dantza, Musika, Turismoa eta Hizkuntzen Irakaskuntza Ofiziala. Irakaskuntza horiek aipatutako legearen aurretiko sistemari dagozkio, eta desagertu arte.

3. atala.– Europako Batasuneko gutxienez bi estatukidetako ikastetxeen arteko Hezkuntza–proiektu Bateratuak (HPB) egiteko erabiliko dira ematen diren laguntzak. Beste ekintza batzuen artean, ikasleen trukea edo topaketa izango dute proiektu horiek.

Proiektua ikastetxeetako irakasle arduradunek esku hartuz egin beharko dute, parte hartuko duten ikasleen ideiak, beharrak eta interesak ezagutu eta baloratu ondoren, eta ikastetxeko irakasleek eta zuzendaritzak onartu behar dute.

Planifikatzen direnean, proiektuko fase eta arlo guztietan ikasleak aktiboki inplikatzeko bideei arreta berezia emango zaie.

Parte hartuko duten ikasleek beren hezkuntza eta prestakuntzarekin zerikusia duen gai bati buruz lan egingo dute. Horren bidez beren komunikazio–gaitasuna indartuko dute eta beren hezkuntzako eta lanbideko interesekin zerikusia duen testuinguruan atzerriko hizkuntza bat erabiltzeko aukera izango dute.

4. atala.– Hezkunza–proiektu Bateratuak (HPB) egiteko, honakoetarako diru–laguntzak eman ahal izango dira:

a) Irakasle arduradunek Europako Batasuneko beste estatukide bateko ikastetxe elkartu batera egin behar dituzten ikustaldiak, hain zuzen gauzak prestatzeko eta ikastetxeen arteko lankidetza–akordioak eta proiektuaren prestakuntza egokia errazteko.

b) Alderdibiko trukeak edo alderdianitzetako topaketak ikasle–taldeen artean. Horien helburua atzerriko hizkuntza bat ikasteari eta komunikatzeko erabiltzeari buruz ikasleek daukaten motibazioa indartzea izango da.

5. atala.– Diru–laguntza jaso ahal izateko 1997ko irailaren 1etik abenduaren 20ra arte burutu beharko dira ekintzak.

6. atala.– 1.– Prestatzeko bisitek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Hezkuntza-harremanak izan nahi dituen Europako Batasuneko beste kide bateko ikastetxera egingo dira ikustaldiak. Harreman horien ondorioak, alde batetik, Hezkuntza–proiektu Bateratua izango da (HPB) eta, bestetik, gazteen trukea edo topaketa. Atzerriko aipatutako ikastetxeak Euskal Autonomi Elkarteko irakasleak hartzeko bere onarpena idatziz berretsi beharko du.

b) Jasoko den diruarekin bidaia, egonaldia, istripuen aseguru–saria eta materiala prestatzea ordainduko dira. Irakasle bakoitzeko laguntza ez da 500 ECUtakoa baino txikiagoa izango.

c) Bisiten iraupena zazpi egunetakoa izango da, gehienez ere.

2.– Ikasleen trukeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ekintzetan parte hartzeko, ikastetxe elkartu bakoitzeko hezkuntza–agintarien berariazko konpromezua izan beharko du.

b) Ikastetxe elkartuarekin egingo den Hezkuntza–proiektu Bateratuaren barnean (HPB) programatuko diren ekintzetako bat ikasle–trukea izango da, eta ikasleen hezkuntza–prozesuaren zatia izango da.

c) Hezkuntza–proiektu Bateratuak (HPB) ikastetxeko programazio orokorrean integratuta egongo da.

d) Trukearen elkarrekikotasunean oinarrituko dira Hezkuntza–proiektu Bateratuak (HPB.

e) Talde bakoitzak beste estatuan egingo duen ekintza, bidaia barne, gutxienez hamalau egunetakoa izango da.

f) Parte hartuko dutenak bertako ikasleen etxeetan egongo dira, behar bezala egiaztatu beharko den egoera berezirik egon ezik.

g) Taldeak gutxienez hamar ikasle eta irakasle bat izango ditu eta talde handiagoak modulo horretara egokituko dira.

h) Jasoko diren laguntzekin honakoak ordainduko dira: Euskal Autonomi Elkarteko ikasle eta irakasleen bidaia–gastuak; Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeak itundu behar duen aseguru–sariak; proiektua egiteak dakartzan gastuak eta, behar bezala egiaztatuko diren kasu berezietan, atzerriko herrialdeko egonaldi–gastuak.

i) Emango den laguntzaren balioa ez da izango trukearen kostuaren %50 baino handiagoa, egoera berezietan izan ezik, eta trukeak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzeko izango da laguntza hori. Ondoren aipatutako egoera bereziren bat gertatzen bada, proiektuaren kostuaren %75ra iritsiko diren laguntzak aurrikus daitezke: beste estatuaren kokalekuak desabantailak ekartzen dituenean, parte hartzaileen artean urritasunak dituen gazterik dagoenean, egoera sozioekonomiko bereziak edo Europako Batasunean gutxien erabili eta irakasten diren hizkuntzetako bat dagoenean proiektuaren barnean.

3.– Aldeanitzetako topaketek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Aldeanitzetako topaketa leku batean egingo da (gehienetan parte hartzen duen ikastetxe batean) eta bertan bilduko dira Europako Batasuneko estatu bi baino gehiagoko ikastetxeetatik datozen ikasle–taldeak.

b) Topaketa burutu baino lehen, ikastetxe bakoitzean gai berari buruzko lan bat egingo da eta, ikasleak biltzen direnean, landutako gaiak bateratu eta hizkuntz gaitasuna hobetuko dute.

c) Gainontzeko baldintzak: ikastetxe elkartu bakoitzeko hezkuntza–agintarien berariazko konpromezua, proiektua Ikastetxeko Programazio Orokorrean sartu beharra, ekintzaren iraupena, egoitza, partehartzaileen kopurua, finantza daitezkeen partidak eta eman daiteken diru–laguntza ikasle–trukeei buruzko 6. atalaren 2. puntuan adierazten direnak dira.

7. atala.– Trukea prestatzeko egingo diren ikustaldiak burutzeko diru–laguntza eskatu nahi duten ikastetxeek honako dokumentuak prestatu beharko dituzte:

a) Trukea prestatzeko ikustaldietarako hautagaien formularioa.

Dokumentu hori hiru kopia eginda aurkeztu beharko da, lehen orrialdeetan adierazten diren orientabideen arabera. Inprimaki horretan, eta ez beste inon, egin beharko da eskaria, Europako Batzordeak inprimaki horren arabera aztertuko duelako Batasuneko kide bakoitzak eman duen diru–laguntza. Interesatuta dauden ikastetxeek Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde–burutzetan eta Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoko barrutietan eska dezakete formularioaren inprimakia.

b) Onarpena, Eskola–Kontseiluarena edo horren ordez dagoen taldeko organoarena (itunpetik kanpoko ikastetxe pribatuen kasuan ezarrita daukatenean), edo ikastetxeko zuzendaritzaren egiaztagiria, Ikastetxeko Programazio Orokorrean ekintza hori jasota dagoela dioena.

<FONT SIZE=2>c) Atzerriko ikastetxearen idazkia, Euskal Autonomi Elkarteko irakasleen ikustaldia onartzen duena.

d) Aurkeztutako dokumentuen zerrenda zenbatuta.

8. atala.– 1.– Ikasle–taldeen arteko alderdibiko trukeak edo alderdianitzetako topaketak burutzeko diru–laguntzak eskatu nahi dituzten ikastetxeek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) HPB-Hezkuntza–proiektu Bateratuetarako hautagaien formularioa.

Dokumentu hori hiru kopia eginda aurkeztu beharko da, lehen orrialdeetan adierazten diren orientabideen arabera. Inprimaki horretan, eta ez beste inon, egin beharko da eskaria, Europako Batzordeak inprimaki horren arabera aztertuko duelako Batasuneko kide bakoitzak eman duen diru–laguntza. Interesatuta dauden ikastetxeek Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde–burutzetan eta Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoko barrutietan eska dezakete formularioaren inprimakia.

b) Onarpena, Eskola–Kontseiluarena edo horren ordez dagoen taldeko organoarena (itunpetik kanpoko ikastetxe pribatuen kasuan ezarrita daukatenean), edo ikastetxeko zuzendaritzaren egiaztagiria, Ikastetxeko Programazio Orokorrean Hezkuntza–proiektu Bateratua (HPB) jasota dagoela dioena.

c) Berariazko konpromezua, atzerriko ikastetxeak proiektua onartzen duela dioena.

d) Atzerriko ikastetxeko zuzendararen ziurtagiria, egonaldi–gastuetarako laguntza eskatzen bada. Ziurtagiri honetan Euskal Autonomi Elkarteko ikasleak bertako ikasleen etxeetan ezin direla bizi adieraziko da.

e) Aurkeztutako dokumentuen zerrenda zenbatuta.

2.– Ikasleen bidaiari dagokionez, ikastetxeetako zuzendariek aita, ama edo tutorearen baimenak eskatuko dituzte eta ikastetxeetan artxibatuko dituzte.

9. atala.– Eskariak helbide honetara bidali beharko dira: Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Wellington Dukearen kalea 2, 01010 Vitoria–Gasteiz. Eskariok aurkezteko modu bi izango dira: zuzenean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio–Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bulegoen bitartez. Ikastetxeetako erregistroek ez dute Lege horren 38.4 atalean zehazten diren bulegoen baliorik izango.

Postetxe batean aurkezten badute eskaria, kartazala zabalik egongo da, postetxeko funtzionarioak eskariari eguna eta zigilua jar diezaion, ziurtatu baino lehen.

aipatzen diren eskariak eta dokumentuak 1997ko martxoaren 20ra arte, hau barne, aurkeztu ahal izango dira.

ebaluatuko ditu eskariak; honakoek osatuko dute batzordea:

Lehendakaria: –Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria edo horrek eskuordeturikoa.

Kideak: – Arabako Pedagogi Berriztapen Lurraldeburua.

– Gipuzkoako Pedagogi Berriztapen Lurraldeburua

– Bizkaiako Pedagogi Berriztapen Lurraldeburua

– Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Batxilergo mailarako ikus–katzaile koordinatzailea. – Pedagogi Berriztapen zerbitzuburua.

– Pedagogi Berriztapen Zerbitzuko teknikari bat.

2.– Eskariak aipatutako batzordeak ebaluatuko ditu, ondoren zerrendatzen diren lehentasunen eta irizpideen arabera:

a) Lehentasunak:

* Curriculumean Europako Dimentsioaren integrazioa sustatzea.

* Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza helburutzat hartuta, trukea edo hezkuntza–topaketetan bide berriak irekitzea.

* Honako ikastetxe mota hauetariko ikasleak sartzea.

* Proiektua antolatzeko proposamenen kalitatea, batez ere ikastetxe elkartuen partehartze aktibo eta orekatuari, koordinatzeko xedapen argi eta eraginkorrei eta lan egiteko plan zehatzei dagokienez.

12. atala.– Hautaketa–Batzordearen proposamena kontuan edukita, Hezkuntza sailburuordeak deialdia erabakiko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, honako puntu hauek zehaztuz:

a) Onarturiko ikastetxeen zerrenda, kasuan kasu eman den laguntza adieraziz.

b) Erreserban utzitako ikastetxeen zerrenda. Ikastetxe horiei eman ahal izango zaie laguntza, onarturiko ikastetxeren batek uko egiten badu. Horretarako, zerrendan bertan ezarritako hurrenkerari jarraituko zaio, eta laguntzak emango dira ukoa zeri eman zaion arabera: prestatzeko bisitari edo ikasleen trukeari edo topaketari. Zenbatekoa gehienez uko egin duten ikastetxeei zegokiona izango da.

c) Bazter utzitako ikastetxeen zerrenda, arrazoia adieraziz.

diru–laguntzak emateari buruzko erabakia jakinaraziko du, eta behar diren gainerako datu eta agiriak aurkeztuko ditu Europako Batasuneko dagokion organora bidaltzeko.

14. atala.– Europako Batzordeak prestaturiko kontratu–eredua onarturiko ikastetxeei bidaliko die SOCRATES Agentziak. Ikastetxeko zuzendariak bete eta izenpetu egingo du kontratua eta gero Agentziara itzuliko du. SÓCRATES Agentziak hautatutako ikastetxeei dagozkien diru–kopuruak igortzeko izapideak egiteari ekingo dio.

15. atala.– Indarrean dagoen araubidearekin bat, horrelako diru–laguntzen jasotzaileek honako betebeharrak izango dituzte:

1.– Helburu bera duen beste edozein diru–laguntzarik lortuz gero, nazioarteko edo estatubarruko edozein administraziok edo erakunde publikok zein pribatuk emana, jakitera eman behar du.

2.– SOCRATES Agentziak eta Europako Batzordeak egin ditzaketen finantza–kontroleko eta egiaztapeneko iharduerei men egitea.

3.– Jasotako diru-laguntzak behar bezala inbertitu diren zuritzea, dagokion dokumentazioa berariaz aurkeztuz.

3.1.– Prestatze-bisitaldiak.

3.1.1.– Txosten laburra (jatorrizkoa eta kopia), elkartutako ikastetxean izandako egonaldian irakasleek burutu dituzten jarduerak azaltzeko eta hitzartu diren geroko lankidetza-proiektuaren berri emateko. Txosten honetan parte hartu duten irakasleen izenak sartuko dira.

3.1.2.– Ikastetxeko Zuzendaritzaren egiaztagiria, laguntzaren helburua bete dela adieraziz.

3.1.3.– Finantza-txosten azkena, kontratuan ezartzen den ereduaren arabera.

3.1.4.– a) Ikastetxe publikoak.– Eskola kontseiluaren egiaztagiria, hor azalduko baita jasotako laguntzaren erabilera. Jatorrizko frogagiriak (ordainagiriak, fakturak eta beste edozein ziurtagiri) ikastetxearen eskutan geratuko dira, eta finantza–zaintzarako organoen eskueran, SÓCRATES agentziak eta Europako Batzordeak egiaztapenak egiteko.

b) Itaunpeko ikastetxeak eta pribatuak.– Egindako gastuen jatorrizko frogagiriak.

3.1.5.– Bisitaldia amaitu eta hilabeteko epean aurreko idazatietan aipatzen den dokumentazioa bidali behar zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkerta Saileko Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzako Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuari (Wellingtongo dukea 2, 01010 Vitoria–Gasteiz). Zerbitzu honek SÓCRATES agentziari igorriko dio.

3.2.– Elkartrukeak eta topaketak:

3.2.1.– Egindako egonaldiaren eta bidaiaren berri emateko gehienez 25 orriko txostena. Bertan ezarritako helburuen betetze–maila, parte hartu duten ikasleen kopurua eta zerrenda eta egindako jardueren ebaluazioa adieraziko dira; ikasleen ikuspuntuak ere jasoko direla. Txostenarekin batera, ikusentzunezkoak ere bidali daitezke.

3.2.2.– Ikastetxeko Zuzendaritzaren egiaztagiria, laguntzaren helburua bete dela adieraziz.

3.2.3.– 17. atalean esaten diren eraginetarako, Zuzendaritzaren egiaztagiaria, elkartruke edo topaketetan ikasleekin joan diren irakasleen izen–abizenak, N.A.N. zenbakiak eta jarduera burutu diren datak adieraziz.

3.2.4.– Finantza–txosten azkena, kontratuan ezartzen den ereduaren arabera.

3.2.5.– a) Ikastetxe publikoak.– Eskola kontseiluaren egiaztagiria, hor azalduko baita jasotako laguntzaren erabilera. Jatorrizko frogagiriak (ordainagiriak, fakturak eta beste edozein ziurtagiri) ikastetxearen eskutan geratuko dira, eta finantza–zaintzarako organoen eskueran, SÓCRATES agentziak eta Europako Batzordeak egiaztapenak egiteko.

b) Itaunpeko ikastetxeak eta pribatuak.– Egindako gastuen jatorrizko frogagiriak.

3.2.6.– Aurreko idazatietan aipatzen den dokumentazioa 1998ko ekainaren 30 baino lehen bidali behar zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkerta Saileko Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzako Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuari (Wellingtongo dukea 2, 01010 Vitoria–Gasteiz). Zerbitzu honek SÓCRATES agentziari igorriko dio.

16. atala.– Jasotako laguntza oinarri hauetan ezarritakoaren arabera zuritzen ez bada, justifikatu ez diren diru–kopuruak itzuli beharko zaizkio Socrates Agentziari eta, horrekin batera, berandutze–interesak ere bai, lepora dakizkiokeen administrazio–erantzukizunen kaltetan joan gabe, hala ezartzen baita indarrean dagoen Aurrekontu Lege Orokorraren 81 eta 82. ataletan, abenduaren 27ko 31/1990 Legeak emandako idazketa berriaren arabera.

Laguntzak ematerakoan aintzat hartu ziren baldintzak ezertan aldatzeak eta, edozein kasutan, nazioarteko edo estatubarruko beste edozein administraziok edo erakunde publikok zein pribatuk beste laguntza bat emateak erabakia aldatzea ekar lezake.

17. atala.– Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko die irakasleei ikasleen trukeetan parte hartu izana.

18. atala.– Deialdi honen aurka eta deialdian jatorria duten egintzen aurka errekurtso arrunta aurkez diezaiokete doakienek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urtarrilaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala